euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EAS-EZE 2023: Euskal arte garaikidea nazioartekotzeko programa Euskaditik Argentinara diziplinaz irekia

2022/11/04

Datorren astelehen gauerdian bukatuko da EAS-EZE 2023 deialdian izena emateko epea
Datorren astelehen gauerdian bukatuko da EAS-EZE 2023 deialdian izena emateko epea

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Azkeneko egunak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta lan egiten duten artistei, diziplina mugarik gabe, eskainitako programa honetan parte hartzeko. Eskatzaileek prestakuntza eta/edo ibilbide artistiko egiaztatua eduki beharko dute. Deialdiaren ebazpenaren datatik hasi eta Argentinara bidaiatu arteko denbora-tartean burutu beharko dute, Donostian, Bitamine Faktoriaren egoitzan gauzatzeko aukerarekin, hala nahi izanez gero. Ondoren, Argentinako Buenos Aires hiriburuan aurkeztuko dute, kultura garaikideko hainbat erakunde nabarmen lankide.

Programak lagun ditzakeen eremu artistiko-kulturalak ez dira mugatzen diziplina jakin batzuetara eta aintzat hartuko dira, besteak beste, arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak, performance-a, hiriko esku-hartzea, diseinua, soinuzko artea eta abar. Lan prozesua 2022ko azarotik 2023ko abuztura bitartean garatuko da. Buenos Airesko egonaldiak 15-30 egun artean izan ahalko ditu eta 2023ko abuztutik urrira garatuko da, BienalSur egitarauarekin bat.

Bitamine Faktoriak eskaintzen duen laguntza integralak honako arloak baitaratzen ditu: hegazkin-txartela, lo egiteko estudio bat Buenos Aires hirian, bidaia-asegurua, mantenua eta mugitzea (350 euro arte), 1.000 euro garbi Buenos Airesko egonaldiari dagozkion soldata, Bitamine Faktoriaren baliabideak 2022ko azarotik 2023ko abuztura, laguntza eta gertuko jarraipena lan prozesu osoan zehar eta egonaldiaren zati batean, 1.000 euro arte ekoizpen gastuetarako, proiektuaren emaitzaren katalogoa eta bideoa, muntaia lanetan laguntzea, eta proiektuaren ekoizpena eta kudeaketa.

Eskabideak 2022ko azaroaren 7ko 24:00ak arte arte aurkez daitezke.

-Programaren baseak hemen
-Eskabidea hemen

-Argibideak: enter@bitamine.net



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia