euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Picon Punch", pikona, euskal immigranteen edari "Basque" markaduna, estatu-edaritzat onartu dute legegileek Nevadan

2025/06/20

Oraintsu arte "Nevadako estatu-edari ez-ofiziala" deitua, orain ofizialki onartu dute pikona bertako estatu-edaritzat (arg Las Vegas R-J) Kostatu zaio, baina azkeneko saiakerak eman ditu fruituak eta euskaldunen Picon Punch-a Nevadako estatu-edari izendatu dute. Halaxe sinatu zuen Nevadako legealdiaren azken honetan, ekainaren 9an, Estatuko gobernadore Joe Lombardok, aurretik urteetan zehar zenbait aldiz saiatu izan dena azkenik gauzatuz. Lege-proiektua, "Bill 375" izenpean, Steve Yeager demokrataren eta Bert Gurr ...

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Gizataldea bere Euskal Astea ari da prestatzen Santiagon, abuztuaren 5etik 8ra, Euskal Mitologia ardatz

2025/06/20

Euskal Asteari begira, Las Condesko Hogar Español Zaharren Etxeko egoiliarrek euskal mitologiaz egindako margolanak Urtero egiten duen ekitaldi garrantzitsuenetako bat du Euskal Astea 'Txileko Euskal Gizataldea' (CVC, Colectividad Vasca de Chile) Mapochoren hiriburuko euskal elkarteak. Ekitaldia abuztuaren 5etik 8ra izango da aurten eta euskal etxe santiagotarra antolaketa lanetan murgilduta dabil. Programarekin lotura eginez eta aurrekari edo aitzin-jarduera gisa kultura ekintza berezia egin zuen Euskal Etxeak Las ...

Gehiago irakurri...


Estíbaliz Igea sopranoak eta Karina Peña pianistak ‘Getxok postalak’ estreinatu dute Mexiko Hiriko Euskal Etxean

2025/06/19

Estíbaliz Igeak eta Karina Peñak 'Postales de Getxo' euren lana aurkeztu zuten Mexiko Hiriko Euskal Etxean ‘Getxoko postalak’ (Postales de Getxo) izenburuko abesti zikloa joan den larunbatean, ekainaren 14an, aurkeztu zuten Estíbaliz Igea abeslari nafarrak eta Karina Peña musikari mexikarrak, Mexikoko Euskal Etxean. Bost abesti originalek osatzen dute zikloa, izen bereko herri bizkaitarrean inspiratuta, eta erritmo ezberdinekin, “habaneratik zortzikora”, azaltzen dute artistek. ...

Gehiago irakurri...


Viedma, Necochea eta Montevideotik, Berlin, Brusela edo Boisera: San Juan su eta festak munduko euskal etxeetan

2025/06/19

Argentinan, Pergaminoko Lagun Onak San Juan jaia ospatu du eta asteburu honetatik aurrera, askoz ere gehiagok egingo dute. Sua, dantza, musika eta, nola ez, gehienetan plater goxoak elkarrekin hartzeko, ezinbesteko osagai dira egunotan mundu osoan hainbat euskal etxetan egingo duten San Juan (San Joan, Jondoni Joanes, Donibane, Doniene) Gaua ospatzeko. Euskal Herriko hainbat lekutan herriko jaiak, santuaren jaiotzaren bezperan ospatzen da San Juan Gaua, baina bere zati garrantzitsu batean solstizioa gogoratzen duen ...

Gehiago irakurri...


Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak turismo eta kultura bidaia iragarri du Euskal Herrira datorren urrian

2025/06/18

Mokadu eta zintzur bustitzea Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioan, asteartetako hitzaldiaren ondotik, Jorge Beramendirekin Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak bidaia iragarri du Euskal Herrira datorren urrirako, Pirineoen bi aldeak bisitatuz, urriaren 5ean abiatuz eta 20an itzuliz. Zazpi gau emango dituzte Donostian, bat Iruñean eta beste bost Bilbon. lau izarreko hoteletan. Museoak bisitatuko dituzte, soto bat ardo-dastaketaz Errioxan, pilota partida baten lekuko izango dira, beste jarduera batzuekin batera, ...

Gehiago irakurri...


Lauburu Mexiko Eskolak Basaurin egingo den Eskola Arteko Pilota Txapelketan hartuko du parte eta babesleak behar ditu

2025/06/18

Haur eta gazte pilotarien belaunaldi oso bat ari da hazten Mexikon Lauburu Eskolan euskal pilotarekin engaiatua (arg. Lauburu Mexiko) Eskolen Arteko Esku Pilota Txapelketaren XII. edizioa uztailaren 18tik 20ra egingo da Basaurin (Bizkaia), bertako Bidebieta Pilota Taldea antolatzaile. Ekitaldia Espainiako Estatu mailakoa izango da eta Bartzelona, Valentzia, Madril, Zaragoza, Errioxa, Salamanca, Soria, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 300 bat pilotari bilduko ditu. Aurten, gainera, ‘Lauburu México’ Eskolako ...

Gehiago irakurri...


Australiar enbaxadariaren presentzia eta guzti giro ederran egin da 2025ean ere Gernikan euskal australiar bazkaria

2025/06/17

Ezkerretik eskuinera, Ziotza Olano Astigarraga, Rosemary Morris-Castico, Jose Mari Gorroño, Amaia Urberuaga eta Amaia Antxustegi Oso ekitaldi alai eta pozgarria da urtero Australian jaio edota bizi izan ziren euskaldunak biltzen dituen Euskal Australiar Alkartea (EAA) antolatzaile duen urteroko bazkari eta elkarretaratze hau. Aurten gainera, Rosemary Morris-Castico enbaxadari australiarrak, EAAk egindako gonbidapena onartu eta Gernikan eman zuen eguna, lehenik Gernikako Udalean alkateak, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko ordezkariek ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Laurak Bat-ek 150 bat jende bilduko ditu asteburuan Argentinako 45. Mus Txapelketa Nazionalean

2025/06/17

Ezk., Cañuelasen antolatutako "Aberri Eguna 2025" mus txapelketa. Esk., "Manuel Arriola" 45. Mus Txapelketa Nazionalaren egitaraua Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean, Jorge Rabufetti buru duen kolaboratzaile talde handi bat azken ikutuak ari da ematen abegia ematearren datorren asteburuan “Manuel Arriola” 45. Mus Txapelketa Nazionalean partaide izango diren Argentinako 15 euskal etxetako bikote txapeldunei. Jokalari, delegatu eta gonbidatuak barne, 150 bat pertsona espero dituzte, Txapelketa ...

Gehiago irakurri...


Kantuz zikloa arrakastaz bukatuta, Madrilgo EEko Orfeoiak "Zeru eta Lur" kontzertuarekin amaituko du 2025 sasoia

2025/06/16

Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoia "Madrid Kantuz'25"n hiriko San Ignazio elizan maiatzaren 24ko kontzertuan Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoia —Madrilgo Euskal Orfeoi edo Abesbatza ere deitzen diote— astearte honetan jendaurretuko da, ekainaren 17an, sasoi amaierako kontzertua ematearren, aurten "Zueru eta Lur" izenpean, hiriko San Ignazio elizan. Esteban Urzelai zuzendari eta Jesús Campo piano-jotzaile, "kontzertuak emoziozko ibilide bat eskainiko du zeruaren eta ...

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxeak ‘Akelarre’ inauguratu zuen ostiralean: euskal eta venezuelar sukaldaritza, Euzko Gaztedi aretoan

2025/06/16

Mugitzen ari den Caracasko Eusko Etxeak 'Akelarre' espazio berria zabaldu zuen ostiralean inauguratu zuen joan den ostiralean bere egoitzan Ekainaren 13an jarri du martxan hiriburu venezuelarreko Eusko Etxeak ‘Akelarre’ jatetxe berria. Kontzesiodun berri baten bidez, Euskal Herriko eta Venezuelako plater tipikoenak eskaintzeko xedez sortu da, garai batean bazkide gazteen biltokia zen Euzko Gaztedi aretoan. Proposamena azken urteetan sortutako behar jakin bat saiatuko da erantzuten eta urrats garrantzitsu bat da ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia