euskal diaspora eta kultura

2026/03/03
Zea Mays euskal talde enblematikoak Atlantikoa zeharkatuko du berriz ere hil honen amaieran, Argentinako publikoarekin lehen aldiz aurrez aurre egoteko. Nazioarteko oholtzetan ia hiru hamarkadako bidea egin ondoren, euskaraz abesten duen euskal pop-rock alternatiboaren erreferente nagusietako bat herrialde australera iritsiko da. Zuzenekoaren indarrarekin eta euskal eszenako talde ezagunenetako baten zigiluarekin, ...
2026/03/03
Orain aurkeztutako 'Diasporako ahotsak' webgune eta proiektua Eibarko Badihardugu Euskara elkarteari zor zaio, Eusko Jaurlaritza lankide, eta Euskal Herriko Ahotsak izenpean ibilbidea Europako Euskal Herrian hasi bazuen ere [euskalki guztietako 375 herritako 7.173 solaskide eta 77.392 bideo-pasarte-bilduz], azkar ohartu ziren mundu zabalera atera eta kanpoan finkatu ziren euskaldunak ere, ...
2026/03/02
Euskal Etxearen estatutuetan ezarritako balioei irmo eutsiz, Trujilloko Euskal Etxeak, bat egin du lanean hiria buru duen Trujillo probintziako Salaverry herrixkako 'Luz Echeverría' Kultur Etxearekin., behar handietan bizi diren ume eta emakumeen laguntza helburu. Ez da hau Euskal Etxeak zuzenean euskal arlokoa ez den zerbaitetan egiten duen lehenengo elkartasun ekintza, baina bai ...
2026/03/02
Euskal kulturari buruzko erakusketa batekin inauguratuko du Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeak 2026ko bere jardun instituzionala hirugarren urtez jarraian. Ekimen honekin, elkarteak Euskal Herria eta bere ohiturak hurbilarazi nahi dizkie bere bizilagun eta herritarrei. Aurtengo edizioak, gainera, Katxin Fagoaga omenduko du; elkartearen sortzailekide, bigarren lehendakari, eta funtsezko figura izan ...
2026/02/27
Erne uda honetan Ipar Amerikako euskal komunitateetan etxeko haur/gaztetxoak NABOren Udalekura eraman nahi dituzten gurasoak! Datorren igandean, martxoaren 1ean, NABOk aurtengoan Kaliforniako Chinon gauzatuko duen NABO Udalekun izena emateko epea zabalduko du, 18:00etan (PST, Kaliforniako ordua), online. Urterokoa gertatzen bada, lasterketa batean bezala, familiak seiak puntu-puntuan sartuko dira NABOren ...
2026/02/27
Azken bi egunak 2026ko Laburbiran izena emateko. Gogoratu, Taupa Euskaltzaleen Topagunea antolatzaile, Laburbira zinema programak urtero, aurreko urtean euskaraz ekoitzi diren film labur esanguratsu multxo bat hautatzen duela, zirkuito batean proiektatzeko. Zirkuito horren parte dira Euskal Herriko kultura etxe eta elkarteak eta gauza bera Diasporan, tokian tokiko euskal etxe eta elkarteekin. Batetik, ...
2026/02/26
2025eko maiatzean jaio zen Rhin ibaiaren ertzeko Koblenz herrian oraingoz Alemaniako gazteena den euskal etxea, herrialdeko laugarrena, egun ofizialak diren Berlingoari eta Munichekoari, Bremengoa gehitu behar baitzaie. Bremengoa eta Koblenz-koa, oso epe laburrean ofizialdu ditzakeelarik Eusko Jaurlaritzak. Euskal etxe koblenztarrak ‘Txengel Etxea’ hartu du izentzat ["Schängel ...
2026/02/26
Gogoz eta gustuz dabiltza Bremen-en, izen ofizialtzat "Bremengo Euskal Kultur Elkartea - Baskischer Kulturverein in Bremen e.V." duten euskal elkarteko lagunak euskara eta euskal kultura lantzen Alemania ipar-ekialdeko hiri honetan. Euren artean BEKE deitzen diote elkarte erregistratua duten euskal etxeari eta bidea egina dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean ere euskal etxe gisa ...
2026/02/25
Maipúko Anaitasuna Euskal Etxeak datorren asteburuan emango die hasiera bere 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiei. Egitaraua abiatzeko, dagoeneko klasiko bihurtzen ari den Museko Eskualde Topaketa bat antolatu dute. Hirugarren urtez jarraian, Ramos Mejía kaleko egoitza berrituak Chacabuco, Cañuelas, Ayacucho, Tandil eta Mar del Platako ordezkariei emango die abegia. Guztira 36 bikote arituko ...
2026/02/25
Sagardotegi tankera hartu zuen larunbatean, otsailaren 21ean, Bartzelonako Euskal Etxeak eta aretoa mukurru alai eta trinko bizi izan zuen 2026ko Sagardo Egun arrakastatsua. Jaia eguerdiko bermutarekin hasi eta bazkari tradizionalarekin jarraitu zuen; arratsaldeak, berriz, bingo musikala, zuzeneko musika eta jaia ekarri zituen. Ekitaldiko irabaziak Korrika bartzelonarra ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus