euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria 2026 Tourra, sustraiak, zaporeak eta paisaiak dituen ibilbidea Mariana Dominérekin: garaiz zaude!

2025/12/10

 Joan den ekainean Mariana Dominé Irigoyenen eskutik Euskal Herria bisitatu zuen Argentinako 19 bidaiarik osatutako taldearen postala Río de la Platatik Euskal Herrira. Mariana Dominé Irigoyenek antolatutako ‘Euskal Herria Tour’ klasikoaren edizio berri bat abian da. Hamarkada luze bateko esperientziak “zurekin batera bidaiatzen", leloak dioenez, babesten du 2026ko ekaineko proposamena (ekainaren 14tik 30era, Ezeizatik 13an aterata). Zazpi lurraldeak zeharkatuko dituen ibilbidea aberatsa da, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna joan berria, hastear den 2026an Korrika 24 dator martxoan, eta Diasporan ere hartaratzen hasiak dira

2025/12/10

Valentziako ikasleak Estatu Batuetako ikasleekin mintzatu ziren 2025eko Euskararen Nazioarteko Egunean Euskal Herrian eta bere diasporan bukatu berriak direla Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak, euskal etxe eta elkarte batzuk hausnartzen eta ebaluatzen hasiak dira karia horretara antolatutako jarduerek izandako arrakasta. Izan ere, ENE gorriz markatutako data da Diasporaren egutegian, eta urtean zehar euskara klase eta ekitaldietan ibili ondoren, norberaren urtebetetzea bezala da, kasu honetan ...

Gehiago irakurri...


Gabon opari gisa erregalatzeko objektuak, kolore eta zaporeak, euskal sustraiekin Argentinako diasporatik

2025/12/09

Liburuak, edariak, gozoak, gaziak, diseinu objektuak, jantziak eta artea, euskal nortasunaren zigilua duten opariak Eguberri eta urte amaierako jaiak heldu dira, eta haiekin batera hasten da opari berezi horien bilaketa: lagun, lankide zein familientzat, kalitatea eta esanahia uztartuko dituzten opari egokiak aurkitu nahia. Ondoko lerroetan Euskal Herriarekin lotura bizirik mantentzen duten produktu batzuen aukeraketa bat egin dizugu. Sari ugari irabazi dituen sagardoa, eskuz egindako zeramika, liburu, gozogintza ...

Gehiago irakurri...


Montevideo: Aldaxkak ENE 2025 ospatu du, "poza lausotuta Gernika Plazan zakurtoki bat irekitzearen irainagatik"

2025/12/09

Montevideoko Aldaxka Kulturgunearen Euskararen Eguna 2025. Jean Bordachar ezkerreko lehena beheko lerroan Hiriburu uruguaitarreko Aldaxka Kulturguneak bat egin du aurten ere munduko beste hainbat euskal etxe eta elkarterekin Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzen. Ospatu ere abenduaren 3an bertan ospatu zuen, aurten partaide berezi zeukala Johañe Bordaxar kantari, musikari, dantzari, pastoralgile eta kultura xiberotarraren sustatzaile eta kudeatzaile handia, hegoamerikar lur hauetara ...

Gehiago irakurri...


Programa berezia gaur Durangoko Azokan Diasporaz, Bill Douglassen eta Jon Bilbaoren Amerikanuak-en 50 urteurrena kari

2025/12/08

Diaspora Ikasketez erreferentzia liburua den Bill Douglass eta Jon Bilbaoren 'Amerikanuak' liburuaren euskal edizioa, Asun Garikano egile Programa berezia gaur astelehena, abenduaren 8a, Durangoko Azokan Diasporaz, euskal diaspora ikasketetan erreferentzia den William Douglass eta Jon Bilbaoren 'Amerikanuak' liburua argitaratu zela 50 urte bete diren uirte honetan. Bill Douglass bera partaide izango da, Jon Bilbaoren seme Jon Bilbao Saralegui-rekin batera, beste hainbat aditu bilduko dituen programan. Tartean, 'Amerikanuak'en ...

Gehiago irakurri...


Nevada Day-k bi orrialde eskaini dizkie 2025eko liburuan euskaldunei, bertako euskal ondarea eta jatetxeak gailenduz

2025/12/05

Nevadako euskaldunei buruzko bi orrialdeko artikulua 2025eko 'Nevada Day'ko urtekarian, kabalkada ospaturik Carson Cityn Urtero ospatzen den Nevada Day, estatu iparramerikar honetan bizi direnen ondarea, historia eta errealitateaz harrotasuna sustatzen duen festa eta desfile eguna da, eta bere programa eta hainbat artikulu bilduz urtekari bat argitaratzen du urtero, aurtengoan bi orrialde eskainirik estatuko euskaldunei. 'Basque Nevada' (Euskal Nevada) izenburupean pare bat printza eskaintzen dizkigu bertako ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxea irakasle bila, egutegia atera du, Olentzero & Mari Domingi hartu eta San Tomas ospatuko du

2025/12/05

Madrilgo Euskal Etxeak 2026ko bere horma-egutegia salgai ipini du dagoeneko , ezkerrean; eskuinean, euskara irakasle baten lan eskaintza Gero eta hurbilago dagoen abendu amaieran Urte Zaharrari azken agurra eman eta Urtats errezibituko dugu, eta giro horretan ari da murgiltzen Madrilen espainiar hiriko Euskal Etxea. 2026ari begira, dagoeneko plazaratua du datorren urteko horma-egutegia, euskal gaiak dauzkaten argazki koloretsu eta dotorez osatua, eta nahi dutenek erosgai topa dezakete Euskal Etxean edo helbide honetara idatziz. bost euroko ...

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxeak eusten dio euskal artisten erakuslehio katalana izateari; 'Zikló' ostean, 'Etxez etxe' gunea, eta orain Balú

2025/12/04

Süne eta Merina Gris 2025eko Zikló jaialdian. Datorren asteko osteguna, Balú euskal artista gipuzkoarraren txanda izango da Oparoa da oso Bartzelonako Euskal Etxearen kultur agenda eta euskal artistak gustura bertaratzen dira. Elkarteak antolatutako jaialdiak erakuslehio aparta dira Euskal Herriko adierazpen artistikoak erakusteko eta ez dira gutxi urtero Kataluniako hiriburura hurreratzen diren euskal idazle, abeslari eta musikariak, egileak-eta, euren emaitzak Euskal Etxean edo Euskal Etxeak antolatutako ...

Gehiago irakurri...


Elkartearen 130. urteurrenean Buenos Airesko Nafar Etxeak bere Artxibo Historikoa digitalizatu eta online ipini du

2025/12/04

Buenos Airesko Nafar Etxeak bere ondare historikoa digitalizatu du: elkartearen sorrera-akta, aldizkariak eta bestelako materialak daude ikusgai Memoria Viva-ren web orrialdean Buletin hau argitaratzen joan denez, Buenos Airesko Nafarroako Etxeak 130. urteurrena ospatu berri du azaroan, ekitaldi programa aberats batekin. Ospakizunei amaiera emateko, bere dokumentu-ondareari dagokion ekimen nagusia aurkeztu zuen: bere artxibo historikoa digitalizatua. Urtebeteko lanaren emaitza izan da, Marcelo Garabedian politologoak zuzendutako Memoria Viva proiektuarekin elkarlanean burutua. ...

Gehiago irakurri...


Nevadako Garnervilleko Udalak, Euskal Herriko Ortzaize herri baxenafartarrarekin senidetzea onetsi zuen atzo

2025/12/03

Irudian, Garnervilleko Mendiko Euskaldun Cluba euskal etxeko dantzariak, euren txistulari eta irakasleekin Gardnervilleko Udalbatzak atzo, abenduaren 2an, asteartea, egindako bileran onartu zuen Nafarroa Behereko Ortzaize herriarekin senidetzea, karia horretara aldarrikapen edo proklamazio bat sinatuz. Udal gobernuko kideek nabarmendu zuten, senidetzeak maila lokala gainditzen duela eta berez Euskal Herri osoarekin izateko bokazioa duela, kontuan hartuta loturak historian zehar finkatu direla ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia