euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eguneroko buletina otsailaren 2an itzuliko da

2025/12/31

Urte Berri On, irakurle. Beste urte bat utzi dugu atzean, eta hemen dugun 2026an, EuskalKultura gure proiektu honek 25 urte beteko ditu online. Saiatuko gara batera ala bestera ospatzen, ez baita marka makala, gure inguruan gurea baino askoz handiagoak ziren proiektuak hondoratzen ikusi ditugunean. Militantziaren balioa eta indarra izango da, aldi berean ahulezia eta indarra den militantzia. Izan ere, 25 ...

Gehiago irakurri...


Martxoaren 19an hasiko da EHan Korrika 24: garaiz zaude zure EEaren partaidetza definitu eta materiala eskatzeko

2025/12/31

24. Korrika martxoaren 19tik 29ra izango da EHan. Zeurea da Diasporan ere bat egin eta materiala eta petoak eskatzeko aukera Urte berria hemen da eta berarekin batera AEK Koordinakundeak Euskal Herrian barrena bi urtean behin antolatzen duen euskararen aldeko ekitaldi oihartzuntsu eta parte-hartzaileena, Korrika, bere 24. edizioan. 2026an martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik (Zuberoa) eta Bilbon (Bizkaia) bukatuko, martxoaren 29an. Hamaika egunetan –eta gauetan– zehar, bi mila kilometro baino gehiago egingo dituzte ...

Gehiago irakurri...


NABOko Mikaela Goikoetxea eta Madalen Bieter irakasleak partaide San Nicolasen Euskara Munduan Udako Barnetegian

2025/12/31

Euskara Munduango Barnetegiko ikasleak joan den uztailean Necochean. Urtarrilean bilduko dira berriz, San Nicolasko Euzkal Etxean San Nicolaseko Euzkal Etxea buru-belarri ari da prestatzen 2026ko urtarrilaren 17tik 24ra bertan egingo den Euskara Munduan programako Udako Barnetegia. FEVA eta Etxepare Euskal Institutua antolatzaile, deialdi honetan 15 ikasle-irakaslegai bilduko dira, 2024an abiatu zuten trebakuntza-bideari jarraipena ema. Taldeak B1 mailako edukiak landuko ditu astebeteko egonaldian, Necocheako Ignacio Alustiza ...

Gehiago irakurri...


Bilboko Gabonetako Azokak Diasporaren lana jarri du balioan, dantza eskolak Aitor Alavaren eskuetan utziz

2025/12/31

Aitor Alava Bilboko Casilda Iturrizar parkean joan den ostiralean, abenduaren 26ko dantza klasean (Argazkia Arriklik) Duela bi hamarkadatik gora Buenos Airesen bizi den Aitor Alava dantzari zuhatzarra, bertan Oihankide Taldeko buru izanik eta euskal dantza irakasle besteak beste Euskal Echea Ikastetxea eta beste zenbait euskal etxe eta elkartetan, baita tango irakasle ere beste erakunde batzuetan, Euskal Herrian da egunotan, Eguberria dela eta atzera etorririk, hemen ere dantza klaseak ematen, bere eskarmentu ...

Gehiago irakurri...


Alicia Barbería Zarçabal: 100 urte bete ditu, azken 32ak atxikimendu osoz Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeari

2025/12/30

Ezk., Alicia Barbería 2005ean, Euskal Herrira egindako bisita bakarrean, Esk., abenduaren 12an bere 100. urtemuga ospatu zuenean Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak ospatu berria du bere 32 urteko ibilbidea. Urteurren horrek, ordea, beste mugarri ez ohiko bat ere izan du lagun: EEko fundatzaile eta erreferente nagusi den Alicia Nélida Barbería Zarçabal-en 100. urtebetetzea. 1925eko abenduaren 12an jaioa, Alicia elkarte euskal-azuldarraren memoria bizia da. Argentinako beste hainbat lekutan bezala, Gure Txokoa 90eko ...

Gehiago irakurri...


Topa-egiteak, Olentzero, dantza, opariak, poza eta itxaropena munduko Euskal Etxeetan azken agurrean 2025 urte zaharrari

2025/12/29

Olentzero eta Mari Domingi Australian, North Queensland-eko Euskal Etxeko umeekin Egun gutxi baino ez dira geratzen urtea bukatzeko eta mundu osoko euskal etxeak ziklo berriari ekiteko prestatzen ari dira jadanik. Hori baino lehen, hala ere, eta merezitako atsenaldia hartu aurretik —atsenaldi laburxeagoa Ipar Hemisferioan eta pixka bat luzeagoa, martxora arte, Hego Hemisferioan—, ez dira gutxi urte bukaerako festak antolatu dutenak. Bazkariak edo afariak, mota ezberdinetako zeremoniak ...

Gehiago irakurri...


Kalean, dagoeneko eskuragarri online, La Platako Eguzkia aldizkariaren 2025eko abenduko zenbakia, gehigarriduna

2025/12/29

Kalean da dagoeneko, eskuragarri online, La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren zenbaki berria, aldi honetako 8. urteko 32.a, abenduari dagokiona. Bere 89 orrialdeetan, azken hilabeteotako laburpena eta datozen hilabeteotarako iragarpena topa ditzakezu, euskal kultura, kirola, Diaspora eta hainbat gairi buruzko artikulu eta testuak barne. Abenduro bezala, 32. zenbaki honek gehigarri bat ere badakar, ...

Gehiago irakurri...


Bost kontinenteetan bizi diren nafarrak partaide egin da Iruñean 8. NEXT Topaketa Nafarroako Gobernua antolatzaile

2025/12/26

8. NEXT Topaketak, kanpoan bizi eta egunotan Gabonak etxean pasatzera etorritako hainbat nafar bildu ditu abenduaren 26an Iruñean Kanpoan bizi diren ehun nafar baino gehiagok hartu dute parte gaur ostirala, abenduaren 26an, Iruñean, Nafarroako Gobernuak antolatutako 8. NEXT Topaketan. Urteroko egutegian sasoi honetan dagoeneko ohikoa bihurtu den ekitaldian Ana Ollo lehendakariordeorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak kanpoan dauden nafar herritarrekin buruz buru lan egitearen garrantzi ...

Gehiago irakurri...


Hurkoarengana hurbiltzeko aukera eta aitzaki ederra den honetan, onena desio dizugu, irakurle, Zorionak!

2025/12/24

Hala ikusten dugu guk, hala ikusi izan dugu aurretik ere, aukera bezala, nahi duenak hurkoarengana hurbildu eta lagunkoiago, lagungarriago, enpatikoago eta modu sanoagoan begiratzeko ingurura, begiak zabaltzeko, edo gehiago zabaltzeko, eta gure hondar ale hori apur bat loditu eta, ondoan dugunaren lekuan jarriz, geure ekarriari begirada berria eman eta gehiago konprometitzeko, ez beti soilik diru kontuetan, jarrerak ...

Gehiago irakurri...


Partaidetza polita, etxeko taloak eta "txistor txinatarra" Shanghaiko Euskal Etxeak antolatutako San Tomas festan

2025/12/24

Giro ederra Shanghaiko Euskal Etxean Santo Tomas Eguna ospatzeko Dauden lekuan daudela, euskaldunek joera dute bildu, eta etxean ikasitako moldean ospatu eta bat egiteko. Txinan, Shangahiko Euskal Etxea ez da batere diferentea horretan, eta ohitura finkatua duten bezala, aurten ere bertakoak bilduak dira, abenduaren 13an, Euskal Herian baino astebete lehenago, San Tomas festa, Euskal Herrian Eguberriari ate joka gaudela adierazten duen euskal jaia partekatzeko. Partekatu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia