euskal diaspora eta kultura

2026/04/15
Chubuteko Haraneko Euskal Etxea aurrera ari da Trelewko gizartean bere lekua sendotzeko ahaleginean, eta bide horretan bi lankidetza hitzarmen garrantzitsu izenpetu berri ditu. Herriko eta probintziako erakundeekin harremanak estutzeko asmoari jarraiki, Trelewko Udaleko Kultura Zuzendaritzarekin eta Agustín Álvarez Liburutegi Herrikoi historikoarekin adostu ditu elkarlanerako baldintzak. Ekimen ...
2026/04/15
Hego Amerikako euskaldunek, ikasleek zein irakasleek, berriro ere kokatu dute Diasporako euskara ‘Hatsaren Poesia’ Olerki Bilduman. Argentinako, Uruguaiko eta Txileko idazleen partaidetza hau Jalgi Hadi Mundura Elkartearen eskutik gauzatu da aurten ere gehien bat. Iizan ere, 2026ko ‘Hatsaren Poesia’ liburuan idatzi duten Diasporako euskaldunak, munduko hainbat tokitik ...
2026/04/14
Las Floresko Loretako Euskaldunak euskal etxeak 30 urteko ibilbidea ospatu du, elkarteari aitortza eta dantzaren poza uztartu zituen urteurreneko afari handi batean. Belaunaldi guztietako dantzariak aritu ziren jauzi eta polketan Tatiana Iparraguirre zuzendari; euren gogo biziari esker, gonbidatuek ere bat egin zuten dantzetan dantzariekin jai giro ederraren adierazgarri. Topaketa, xarmanta izan ...
2026/04/14
Hiriburu perutarreko Euskal Etxeko lagunek bi ekitaldirekin ospatu dute azkeneko asteetan bertako gizataldearen euskaltasuna eta hirian eta herrialde osoan euskaldunek utzitako arrastoa. Apirilaren 5ean, Pazko Igandean eta beraz Euskal Herrian Aberri Egunaren ospakizuna egiten den egunean bertan, Aberri Eguneko bazkaria egin zuten Lima ondoko Pachacámac herrian. Bazkarian eta bazkalostean euskal giroa ...
2026/04/13
ETB1eko 'Tribuaren berbak' euskara eta euskararen ingurumaria dauka hizpide eta bere laugarren denboraldiari amaiera emateko katalan hizkuntzarengana hurbildu zen martxoaren 25ean emititu zuen saioan. Euskaldun askorentzat eredu den hizkuntza katalana espainiar Estatuko bost autonomiatan hitz egiten da (Katalunian, Valentzian, Balearretan, Murtziako El Carxen eta Aragoiko Sartaldeko Zerrendan). Eta ...
2026/04/10
‘Harriague Astea’ren lehenengo edizioa 2019an antolatu zuten saltotarrek, eta helburu zehatz batekin: ‘Harriague Upeltegia’ sortu zuen Pascual Harriague (1819-1894) hazpandarrari omenaldia egiteko. Hasieran hiriko Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxea bultzatzaile nagusia izan zuen festak bereheala gainditu zituen hiriko mugak eta urte gutxitan nazio mailako ekitaldi bihurtu zen; gaur egun, ...
2026/04/09
Martxoaren 30etik apirilaren 12ra ari da aurten Montevideon Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdia. Bertako Zinemateka antolatzaile eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, Euskal Herriko bost film luzek eta film labur bik osatzen dute zinemaldiko ‘Euskal leihoa’. Hona zinemaldi uruguaitarraren 44. edizioan parte hartuko duten lanak:
2026/04/09
Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) Ohiko Batzar Nagusia egingo du datorren larunbatean, apirilaren 11an. Hitzordua goizeko 9:30ean finkatu dute Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan. Herrialde osoko euskal etxeen ordezkariak daude deituak bertara federakundearen kudeaketari jarraipena emateko eta Zuzendaritza Batzordeko karguak zati batean berritzeko.
2026/04/08
Seguruenik Korrika beste artilkuluren batean aterako bada ere, honakoa da Korrika 24ri buruz irudi eta informazio bilduma eginez argitaratuko dugun azken kronika, Argentinako hitzordei eskainia. Euskal etxeen sareari esker, 24. edizio honek oihartzun zabala izan du herrialdeko probintzia eta herri ugaritan, kaleak euskararen aldeko aldarri eta festa giroaren lekuko izanez. Adin guztietako ikasle eta euskaltzaleek ...
2026/04/07
Cañuelasko euskal komunitatea xehetasun guztiak lotzen ari da datorren asteburuan, apirilaren 11an, Argentinako diasporaren egutegian erabat finkatutako hitzordua den Aberri Eguna ospatzeko. Aurten, jada 16 euskal etxetako ordezkaritzek baieztatu dute partaidetza. Jaialdiak Dantzarien 18. Topaketa ere baitaratuko du. Denak Bat Euskal Etxearen egoitzak eskaintza zabala bilduko du, besteak beste musa, pilota, ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus