euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Basques in Australia" erakusketa Townsvillen irekiko dute igandean, ondoko asteetan Ingham & Ayr-era ere eramateko

2025/08/15

Ezkerrean, 'Basques in Australia' erakusketa Ea-tik pasatu zenekoa, Esther Korta bertako alkatearekin; eskuinean, Townsvilleko kartela Iritsi da aukera, Euskal Herrian, bertako Euskal Australiar Alkarteak eta Esther Korta bazkide eta komisarioak, munduaren bestaldera, antipodetara emigratu zuten euskaldunez prestatutako erakusketak Europatik jauzia eman eta Australiaraino iritsi dadin, eta horren lehenengo pausoa datorren igandean gauzatuko da Townsvillen, Erakusketa, eta berau osatzen duten hamar panelak Townsvillera heldu ...

Gehiago irakurri...


‘Emakumeak eta Pilota’ film labur lehiaketara deitu dute Nafarroatik. Otu al zaizu parte hartzea? Epea, irailaren 20a

2025/08/15

Nafarroako Pilota Jokoen Kultura Elkarteak ‘Emakumeak eta Pilota’ film laburren I. lehiaketa antolatu du NAPIKE-Nafarroako Pilota Jokoen Kultura Elkarteak ‘Emakumeak eta Pilota’ film laburren I. lehiaketan parte hartzeko gonbitea kaleratu du. Ekimena urriaren 22, 23 eta 24an Iruñean egingo den ‘Emakumeak eta Pilota’ II. Zinema Erakustaldiari begira sortu da, euskal pilotaren munduan dabiltzan emakumeei ikusgarritasuna emateko. Antolatzaileen esanetan, “Sariketaren helburua emakumeen ...

Gehiago irakurri...


DOAk Tandilgo Aste Nazionalerako errepertorioa finduko San Nicolásen, saio folkloriko euskal-argentinar batekin

2025/08/14

 DOAko kideak iaz Bahia Blancan ospatutako Euskal Aste Nazionalaren Jaialdian aurkeztu ondoren San Nicolaseko euskal komunitateak asteburu zoragarri bat du gertu, musika eta festaz beterik. Diasporako Orkestra Argentinarrak (DOA), FEVAko musika-taldeak, urteko bigarren topaketa egingo du. Herrialdeko hainbat lekutako hamar euskal etxetako 23 musikari bilduko dira, errepertorioa entseatu eta fintzeko. Horrekin batera, larunbat arratsaldean, jendeari irekitako emanaldi bat eskainiko dute Colegio de ...

Gehiago irakurri...


Uruguain, 130 lagun bildu ditu Vasconia Florida EEak bere urteroko bazkarian, urrian euskal heraldika hitzaldia iragarriz

2025/08/14

130 lagun Floridako euskal bazkarian Uruguaiko Independentzia aldarrikatu zeneko Bigarren Mendeurrenarekin bat egin zuen Florida hiriko Euskal Etxeak, bazkari jendetsua antolatuz joan den abuztuaren 10ean. Elkarteak normalean azaroan antolatzen du urteroko bere euskal bazkari handia, baina aurten abuztura aurreratzea erabaki zuen, ospakizun aberkoietara batu eta euskal kutsua ematearren. Ondo asko bete zuen helburu hori, izan ...

Gehiago irakurri...


Nagore Legarreta argazkilariak ‘Ibaia ez da toki bat’ ireki du Buenos Airesen; zabalik irailaren 7ra arte MUNTREF museoan

2025/08/13

Inaugurazio solasaldia, Nicolas Wainszelbaum soziologoa, Nagore Legarreta argazkilaria eta Pablo La Padula biologoa (argazkia Bienalsur) Bitamine Faktoriak 2025eko EAS-EZE programan parte hartzeko hautatua, Etxeparen Euskal Institutuaren babesarekin eta Bienalsur 2025 kultur ekitaldiaren barruan ‘Ibaia ez da toki bat’ argazki erakustaldia ireki zuen Nagore Legarreta hernaniarrak abuztuaren 9an, MUNTREF-Buenos Aireseko Arte Garaikide Zentro eta Inmigrazioaren Museoan. Legarretak 2016an sortutako ‘Ibaia ez da toki bat’ ...

Gehiago irakurri...


Los Angeles Times egunkariak Kalifornian salgai dagoen euskal jatetxe bati buruzko artikulu polita argitaratu du gaur

2025/08/13

Los Angeles Times-ek abuztuaren 12an plazaratu duen artikulua euskal jabegoko Glendora Continental salgai dagoela esanez Lerro hauek idazten ari garela astearte arratsaldea da Kalifornian, eta asteazken goizaldea Euskal Herrian. Gaurko Los Angeles Times egunkari prestigiotsuak artikulu luze samarra eman du argitara, Los Angeles Handian salgai dagoen euskal jabegoko jatetxe bati buruz, euskaldunak bertako komunitate eta historiako parte errotua dituen eremu kaliforniar honetan. Glendora Continental jatetxea, izen ezaguna da ...

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2025: Unibertsitateak ere egin dio ekarpena euskal festari, 'Zortziak Bat' Sinposioa antolatuz diaspora hizpide

2025/08/12

Sinposioko antolatzaileetakoa den John Ysursak euskal aitzindariekiko zorra aipatzen du, atzean irudian dituela Pat eta Eloise (Garmendia) Bieter «Zortziak Bat» Sinposioa Jaialdi 2025eko egunekin bat eginez antolatu da BSU Boise State Unibertsitatean. Helburua, izenburuak iradoki zezakeenez, Euskal Herriaren eta bere Diaspopraren arteko lokarria nabarmentzea eta elkarri egiten dioten ekarpena azaleraztea, Boisera deituz arlo desberdinetako irakasle, ikertzaile eta adituak, batzuk Boise eta Idaho eta Estatu Batuetakoak, baina baita Euskal ...

Gehiago irakurri...


Kantak, gitarra, panderoak, alaitasuna... eta dilista beroak Buenos Airesen Euskaltzaleak-en neguko Euskaraokean

2025/08/12

Euskaltzaleak elkartearen Euskaraokeak karaokearen jai espiritua, euskara eta euskal musikaren sustatzearekin uztatu zituen Buenos Airesen Nor ez da inoiz karaokeren batera joan? Ozen abestea, pantailan agertzen diren letrei jarraituz, erritual ezaguna da. Baina zenbatek egin dute osorik euskarazko kantutegi batekin? Joan den ostiralean, abuztuaren 8an, Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartearen egoitza "Euskaraoke" ekitaldi bizigarri baten eszenatoki bihurtu zen. Ekitaldiak hizkuntza jai-giro lasaian praktikatzeko ...

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeak jai handi batez ospatu ditu 65 urteak, aurrekoak ohoratuz eta ilusioz so geroari

2025/08/11

Omenaldi askorekin eta emozio handiz, belaunaldi guztiek ospatu zuten Cañuelasko Denak Bat-en 65. urteurrena Duela 65 urteko uztailaren 2an sortu zen Cañuelasen, Argentinako hiriburutik 55 kilometrora, Denak Bat Euskal Etxea, zonalde honetan bizi ziren euskal etorkinak eta ondorengoak bildu eta babesa ematearren. Abuztuaren 3an, igandea, bazkari gozo batez ospatu zuten urtebetetzea, euskal etxeko zuzendariek beraiek prestatutako eta dantzari taldeak maitasunez zerbitzatutako erreki ...

Gehiago irakurri...


Eusko Aste Nazionala 2025: "Martin Zalacainen inguruko gutunak" lehiaketa antolatu du Tandilgo Gure Etxeak

2025/08/11

Pío Barojaren 'Zalacaín el aventurero' eleberriak garrantzia handia izango du 2025eko Tandilgo Euskal Aste Nazionalean 2025eko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren baitan, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak gonbidapen berezia luzatu die euskal literatura eta kulturaren zaleei: "Martin Zalacainen inguruko gutunak" literatura lehiaketa. Ekimenak Pío Barojaren " Zalacaín el aventurero" (Zalacaín abenturazalea) eleberri ospetsuaren unibertsoa arakatzera animatzen du. Proposamena gutun bat ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia