euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal-Argentinar Ikasketa Jardunaldia antolatu dute Buenos Airesko Laurak Bat-en 150. urteurrena akademian ospatzeko

2026/08/11

Laurak Baten 150. urteurrenaren karietara deitutako Jardunaldi akademikorako laburpenak Azaroaren 15erako behar dira bidali
Laurak Baten 150. urteurrenaren karietara deitutako Jardunaldi akademikorako laburpenak Azaroaren 15erako behar dira bidali

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. 2027ko martxoaren 12an, “Euskal-Argentinar Ikasketen Jardunaldia: Buenos Airesko Laurak Bat-en sorreraren 150. Urteurrena” izeneko saioa egingo da hiriburu argentinarrean. Akademia eta zabalkunde arloko ekitaldi honek “iragana ospatuko du, baina ezagutza-arlo baten irekiera ere izango da geroari so”, adierazi dute antolatzaileek. "Hausnarketarako eta azterketa kritikorako espazio bat ere izango da, zortzigarren probintzia edo zortzigarren lurralde historiko deitzen dugunaren eragina eta ikuspegiak azpimarratuz, Argentinan garapen bereziki aberatsa izan baitu eta izaten jarraitzen baitu”.

1876an sortua, Buenos Airesko Laurak Bat, munduan martxan segitzen duen euskal etxerik zaharrena da, eta bere sorreratik 150 urtera, Argentinako Euskal Ikasketen Sareak ekitaldi hau eratzea erabaki du, euskal ikasketen arloan diharduten mundu osoko egileak gonbidatuz bilera honetan parte hartzera. Parte hartu nahi dutenek 2026ko azaroaren 15a baino lehen bidali beharko dituzte aurkeztu nahi duten lanaren laburpena. Laburpenen onarpenaren jakinarazpena abenduaren 15ean jakinaraziko. Lan laburrok (gehienez 6 orrialde) aurkezteko epea, berriz, 2027ko otsailaren 15an finkatu da, hori guztia martxoaren 12an gauzatuko den Jardunaldia prestatzeko.

Jardunaldiko Koordinazioak eta Batzordeak jakinaraziko die egileei euren laburpenak onartuak izan diren ala ez. Egile bakoitzak bi laburpen bidali ahal izango ditu gehienez. Laburpenak testu-prozesadore formatuan prestatu beharko dira (.doc, .docx, .rtf) eta euskalargentina@gmail.com helbidera bidali. Gehienez bost egile onartuko dira laneko.

Laburpenaren Edukia
- Izenburua: Zentratuta, Times New Roman 14, Lodia.
- Gehienezko luzera: 87 karaktere (tarteak barne) izenburuarentzat eta 70 karaktere azpitituluarentzat.
- Informazio pertsonala: Egile(ar)en abizena eta izena, afiliazio instituzionala eta harremanetarako helbide elektronikoa. Hauek eskuineko marjinan ipinita, izenburuaren azpian.
- Gutxieneko edukia: Landutako arazoaren deskribapena, helburua, erreferentzia teoriko eta kontzeptual nagusiak, erabilitako metodologia, aztertutako datu-iturriak eta/edo ikerketaren erreferentzia enpirikoa zehaztuz.
- Gehienezko luzera: 2.700 karaktere (tarteak barne).
- Formatua: Lerroarte bakarra, Times New Roman 12, marjinak justifikatuta.
- Fitxategiaren izena: Laburpena-Lehen egilearen abizena (adibidez, Laburpena-Totoricagüena).
- Kontsultak egiteko: euskalargentina@gmail.com

1877tik izan da Laurak Bat Argentinako eta mundu osoko komunitatearen ordezkari instituzionala.

Argentinako Euskal Ikasketen Sarea (REVA) 2020an sortu zen, diziplina anitzeko eta jende anitzeko foro eta biltoki gisa, euskal ikasketak definizio zabal batean pean onartuta.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia