euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinatik, euskal ikasketa tailer birtuala deitu du REVAk abenduaren 10erako, ekarle edo partaide izan nahi?

2021/11/30

Partaidetzak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz izan daitezke, baina Argentinatik eratuta izanik gaztelania izan daiteke seguruenik nagusi
Partaidetzak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz izan daitezke, baina Argentinatik eratuta izanik gaztelania izan daiteke seguruenik nagusi

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Euskal ikasletak lantzeko asmoa duzun edo dagoeneko lantzen ari den ikasle edo ikertzaile bat zara? "Euskal gaiei buruzko zenbatezin alderdi izan dira ikerketa-objektu: migrazioa eta erbestea, diaspora, balioen eta nortasunaren transmisioa, kulturaren kontserbazioa eta iraunkortasuna... Baina euskal ikasketen arloa bera oso gutxitan izan da, berez, definiziorako objektua, eta ia inoiz ez, per se, hausnarketarako subjektua" dio deialdia egiten duen orriak.

Abenduaren 10ean, ostirala, egingo da tailer birtuala --10-15 minutuko zeure partaideren izenburua bidaltzeko epea, berriz, abenduaren 1a da-- eta REVA (Red de Estudios Vascos en Argentina edo Argentinako Euskal Ikasketen Sarea) du antolatzaile, helburua, beti ere "euskal ikasketei buruzko elkarrizketa eta hausnarketa partekatua sortzea, ikuspuntu transdiziplinarra hartuz".

Antolatzaileek pertsona interesatuek euren ekarpen eta gogoetak bidaltzea nahi dute, hala nola honelako galderei: "zer partekatzen dute diziplina diferenteko ikertzaileek euskal ikasketetan aritzen direnean?, hurbilketa-metodo komunak bereiz daitezke?, hari komunak daude edo kezka partekatuak besterik ez?, posible al da esparru kontzeptual partekatu bat aurkitzea?, hala bada, euskal ikasketetan zer aukera irekiko lirateke egungo munduan?".

Izena eman dezakezu edo informazio gehiago eta xehetasunak galdetu Aitor Anduagari idatziz a.anduaga[@]ikerbasque.org helbidera; edo Julieta Gaztañagari, julieta.gaztanaga[@]conicet.gov.ar helbidean. Parte-hartzaile bakoitzak 10-15 minutu izango ditu gehienez, batetik, egungo bere ikerketa-proiektua labur-labur azaltzeko eta, bestetik, gorago aipatutako gaiei buruz hitz egiteko eta hausnartzeko.

-Irakurri deialdia egiten duen idatzia gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia