euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maiatzaren 20a azken epea «'Trans' ikuspegiak Euskal Ikasketetarako» nazioarteko workshop-ean parte hartzeko

2022/04/12

Maiatzaren 20ra arte zabalik izango da Nazioarteko Workshopean parte hartzeko deialdia
Maiatzaren 20ra arte zabalik izango da Nazioarteko Workshopean parte hartzeko deialdia

PUBLIZITATEA

Leioa, Bizkaia. 2021eko abenduan, “Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik” Nazioarteko lehenengo Workshop-a antolatu zuen REVAk (Red de Estudios Vascos en Argentina edo Argentinako Euskal Ikasketen Sarea). Oihartzun aipagarria lortu zuen eta aurten, Julieta Gaztañaga (CONICET/Buenos Aireseko Unibertsitatea) eta Aitor Anduaga (Ikerbasque / Medikuntza eta Zientzien Historiako Euskal Museoa, EHU) buru duen ekipoak bigarren ediziorako deia egin du, aurrekoan bezala online, ekainaren 6an, Medikuntza eta Zientzien Historiako Euskal Museoa babesle.

Iazkoan euskal ikasketek autodefinizio arazorik ba ote duten galdera izan zuten ardatz. Oraingo honetan, aurrekoari jarraipena eman nahi diote eta horregatik ikasle eta ikertzaileak gonbidatzen dituzte euskal ikasketak "trans" perspektiba guztietatik pentsatzera: transdiziplinaritatea, transnazionalismoa, translokalitatea eta transkulturalismoa, besteak beste. Proposamena diziplinaren edukiontzi foku konbentzionalaren dekonstrukzioan datzala azaltzen dute antolatzaileek. 

Parte hartzeko, hogei minutuko komunikazioen proposamenak egin behar dira eta 1.000 hitz arteko laburpenak CV-rekin (baita edozein kontsulta ere) maiatzaren 20a baino lehen helbide elektroniko hauetara behar dira bidali: julieta.gaztanaga@conicet.gov.ar eta a.anduaga@ikerbasque.org.

Aurkeztutako komunikazioen aukeraketa bat nazioarteko aldizkari batean argitaratzeko asmoa dagoenez, argitaratzeko interesa dutenek 2.500 eta 3.000 hitz arteko laburpena ere bidaltzea eskatzen da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia