Boise, Idaho, AEB. Interesgarria izan daiteke Euskal Herriko gazte askorentzat. Nahiko zenuke Boisera urtebeterako etorri, bertan eskarmentu ederra hartu Euskal Herritik kanpo dagoen mota honetako eskola bakarrean, Estatu Batuetan eta Diasporan aldi berean murgilduz, eta zeure bizitzan egundokoa izango den esperientzia oso aberasgarri baten jabe eginez? Argi eduki honelako aukerak ez direla errepikatzen, eta aurretik bizi izan dituzten guztiek, erabat baliagarri eta garrantzitsua izan dela euren bizitzan diotela.
2026ko abuztutik 2026ko abuztura litzateke eta eskabideak aurtengo abenduaren 31aren aurretik behar dira bidali. 3-5 urteko haurren irakasle izateko da. Hautagaiek unibertsitate gradu bat eduki beharko dute Haur Hezkuntzan, edo antzekoa, eta gutxienez bi urteko eskarmentua, euskara menperatu, ingelesez gutxi gora behera moldatu (Ikastolako zuzendariarekin edo gurasoekin hitz egiteko adina), eta ilusioz begiratu honelako erronka pertsonal eta profesionalari.
- Baldintza eta xehetasun guztiak hemen
- Bestelako galderarik annieg@basquemuseum.eus helbidera
- Boiseko Ikastola Facebooken
- Boiseko Ikastola Instagramen
Postua zure interesekoa ez bada, pasa mesedez honen berria eta oparitu informazio hau interesa izan dezakeen zure inguruko norbaiti. Aldez aurretik, mila esker.