euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Segitzen du sarean Boiseko Euskal Museo eta Ikastolaren alde larunbatean hasi zen enkanteak: sartu eta ekiozu!

2021/04/14

Boiseko Euskal Museo eta Ikastolak antolatutako enkantean eskura daitezkeen objektu eta zerbitzuetako batzuk
Boiseko Euskal Museo eta Ikastolak antolatutako enkantean eskura daitezkeen objektu eta zerbitzuetako batzuk

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Ohiko diru-sarreretako asko bere ohiko bidean pandemiagatik galdu diren edo moldatu edo berrasmatu behar izan duten honetan, azken urtebete pasexean Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak, eta bere baitan dagoen Boiseko Ikastolak ere, egokitu behar izan dituzte euren diru-iturriak, eta irudimenari eutsiz, birtualtasuna eta publiko euskaltzalea lagun, bide berriei ekin diete euren proiektuen balantze ekonomikoa parekatzen saiatzeko.

Halaxe egin zuten joan den larunbatean, arrakastatsu, aurten online gauzatu duten afari eta ikuskizunarekin --Euskal Herriko eta Diasporako hainbat musikari partaide-- eta larunbatean bertan lanean jarri zuten enkantearekin.

Enkantearen dinamika gauza erraza da. Batetik, Museoak berak eta Boiseko Museoaren eta Ikastolaren lagun diren hainbat euskaltzalek materiala eta zerbitzuak eman dituzte dohaintzan, enkante honetan enkantegai izateko. Museoak, ordenatu egin ditu eta publikoaren esku ipini, interesatuek eskaintzak egin ditzaten (ikus beherago, bideoan enkantearen dinamika azalduagoa ingelesez). 

Enkantean parte hartzeko aukerak apirilaren 25era arte segituko du aktibo sarean, nahi dutenek parte hartu eta objektu edo zerbitzu on bat lortzearekin batera Boiseko Euskal Museo eta Ikastolari laguntza eman diezaieten.

Enkantean parte hartzeko, egizu klik hemen

Ikus hemen, enkantegai diren objektu eta zerbitzu guztiak.

Aktibo daude dohaintzat online egiteko aukerak: Museoaren hezkuntza programak laguntzeko zein ikerketa, bildumak eta erakusketak laguntzeko.

Beheko bideo honetan, jarraipideak enkantean eskaintzak egiteko, ingelesez:

Enkanterako erregistratzeko, hemen.

Eskaintzen zain enkantegai diren gauzetako hamar, ausaz hautatuak, adibide gisa:

- Urtebete garagardo Boiseko hiru garagardotegitan
- Ontziak eta te zapi lauburudunak
- Asteburu oso bat Elkon, ostatua, golfa, bazkari-afariak, opariak...
- Baserri baten koadroa
- Afaria ardo uztarketarekin
- Golfa eta Gernika Taberna saioa
- Mosaiko ikurrinaduna
- Kaiku moduko kapa
- Boiseko Ansots euskal jatetxeko saskia
Manta lauburuduna

Zer laguntzen ari zaren. Museoaren aurkezpen bideoa Boiseko Euskal Herriaz eta euren jardueraz:

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxea
611 W Grove St, Boise, ID 83702
www.basquemuseum.eus
Phone: +1 208 343 2671
Email: info@basquemuseum.eus 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia