euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero AEBetan: Salt Lake Cityn euskal familien etxez etxe ibili da, eta Boisen, hiriko Ikastolako haurrekin kantari

2020/12/31

PUBLIZITATEA

Salt Lake City, AEB. Ezin dugu Olentzero eta Mari Domingik munduko euskal etxe eta komunitateetako bakoitzean izan dituzten ibileren berri eman, baina bisita horietako batzuetan ateratako bideoen selekzio bat emateko moduan segitzen dugu. Australia, Estatu Batuak, Mexiko, Frantzia, Kanada eta Argentinatik bederen iritsi zaizkigu irudiak. Gaurkoan Estatu Batuen txanda da, eta bisitak, Utah-ko Euskal Etxea antolatzaile Salt Lake Cityko euskal familiei etxerik etxe eginikoa, Mari Domingi lagun; eta Boiseko Ikastolarakoa.

Utah-ko Salt Lake Cityn, Olentzero eta Mari Domingik autoz egin zieten bisita euskal komunitateko haur eta familiei, kantua, dantza eta umore ona lagun. Bideoak, Dom eta Christina Echeverriaren, eta euren seme-alaba, Elaia eta Xantiren etxera egindako bisita erakusten du. Gogoan hartu bideoan agertzen diren guztiak Estatu Batuetan jaiotakoak direla eta baita euren gurasoak eta aiton-amonak ere kasu gehienetan. Salt Lake City:


Olentzero eta Mari Domingi Dom, Christina, Elaia eta Xanti Echeverriaren etxean Zazpi Jauzi dantzatzen

Baina Boisen, bertako Ikastolako haurrei ere egin die bisita Olentzerok, oraingoan Mari Domingi atsedena hartzen hotelean geratuta. Hemen ere, ilusioa, kantuak eta eguberri giroa nagusi, aurreko bideoan bezala musukoak sudur-ahoan. Boiseko Ikastola:


Olentzeroren bisita, Boiseko Ikastolan egiten dioten harrera eta Eguberri kantak



Komentarioak

  • Harrigarria

    Harrigarriak benetan bideo hauek, bereziki Salt Lake Citykoa, gazte jende talde bat etxerik etxe Olentzero eta Mari Domingiz jantzita euskal giroan euskal dantzak dantzatzen baina Euskal Herritik milaka eta milaka kilometrotara, eta gainera esaten duzue beraietako inor ez dela Euskal Herrian jaioa, aiton-amonak edo aurrekoak baizik... eta horrela segitzea gure ohiturak... Gauza handia diaspora... Guztia merezi dute... Ahoa bete hortz utzi naute

    Xabier Garcia (Donostia), 2021/01/02 01:04

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia