euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Egiozu bisita birtuala Boiseko Euskal Museoari bertako heziketa arduradun Kylie Bermensolo-ren eskutik

2021/02/10

Boiseko Euskal Museoko heziketa programako arduradun Kylie Bermensolo aurkezpen bideoko irudi batean
Boiseko Euskal Museoko heziketa programako arduradun Kylie Bermensolo aurkezpen bideoko irudi batean

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Boiseko Euskal Museo eta Euskal Kultur Etxearen (Basque Museum and Cultural Center) zeregin nagusietako bat bisitariei arreta egokia eskaini eta euskaldunei buruz jakinaraztea da, helduei eta baita haurrei ere. Asmo horri lotuta, Boise eta inguru zabal bateko eskolak errezibitu eta eskola-umeei eta euren irakasleei Euskal Herria, euskal kultura eta Boise eta AEB Mendebaldeko euskaldunak aurkezten, eta aurreneko hasi-masiak ematen dizkie, bisita gidatu programa baten bidez.

Talde handika biltzea arazo den sasoi honetarako, Museoak bideo adierazgarri bat prestatu du, Museoko heziketa arduradun Kylie Bermensolo gaztea gidari, Museoarekiko eta euskaldunekiko lehen sarbide hori eskainiz, Euskal Herria kokatuz, bere kultura, historia eta hizkuntza aipatuz. Horrekin batera, Museoko parte den Cyrus Jacobs Uberuaga etxeari --euskal ostatu ohia berau eta Boiseko adriluzko bizitetxerik zaharrena-- itzulia eman eta bertara XX. mende hasieran iristen hasi ziren euskal migranteen bizimodu eta ezaugarrien berri ere ematen digu.

Bideoa hona ekarri nahi izan dugu, agian zerorrek zeure euskal etxean erabili, edo zeure ingeleseko klasean emateko Diaspora aipatzeko, edo edonola ere, esan bezala bideo arin eta adierazgarria baita. On egin!


Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxearen eskola-bira birtuala

-Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxearen webgunea: https://basquemuseum.eus
-Dohaintzak Euskal Museoari: https://basquemuseum.eus/support/donations



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia