euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Euskal Museoak "irasagardoa" atera du dirubilgarri eta bideo batez azaltzen digu nola ekoizten duen

2020/12/17

Irasagarra gure sagardotegi produktu ezaguna da. Orain, menbrilloz eginiko "irasagardo" edo "membrillo cider" dauka Boisen urrats berri
Irasagarra gure sagardotegi produktu ezaguna da. Orain, menbrilloz eginiko "irasagardo" edo "membrillo cider" dauka Boisen urrats berri

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Duela pare bat aste iragarri genuen orrialdeotan Boiseko Euskal Museoak bideoa prestatu zuela hiriko hilerria bisitatu eta Boiseko euskaldunen berri emanez bertan ehortzita dauden izen eta familietatik abiatuz. Izan ere, Boiseko euskal erakundeetan bereziki erreferentziazkoa den Euskal Museoa ez baita batere geldirik geratzen eta gogor ari baita, bereziki pandemia garai honetan, ekimen berriei eusten eta geroari egungo baldintza berrietatik ekiten. Eta halaxe datorkigu oraingoan ere, iragarrez egindago sagardo bat, irasagardoa alegia aurkezten. Hitzarmen bat egin du produktu berria ekoizteko inguruko sagardogile batekin, eta etekinen zati bat Museoarentzat izango da bestelako diru-sarrera batzuk eten diren kinka honetan.

Irasagardoa egiteko prozesua --ongi ulertu badugu irasagarrez baina normalean sagardoa egiteko errezetari jarraituz-- bideo batean grabatu dute Euskal Museo eta Kultura Etxekoek eta Meriwether Cider Co sagardoetxekoek. Hona:

Irasagardoa egiteko prozesuan Euskal Museoko eta euskal komunitateko kideek eta Meriwether sagardogileek hartu dute parte eta salmentarekin ateratzen diren etekinen %10a eskuratuko du Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak.

Antzeko bideo bat, baina Boiosen famatua den euskal txorizoaren gainean ari da prestatzen Euskal Museoa, kasu honetan Dan Ansotegui euskal-boisetarra partaide, sukaldari, kulturgile, negozio-gizon, musikari, irakasle eta, besteak beste, Boiseko Gernika Taberna eta Basque Market-en sorztaile eta gaur egun bertako Ansots-en jabe eta kudeatzaile denarekin, alaba eta emaztearekin batera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia