Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxeak plazaratu du eta salgai ipini --azken hau bere egoitzan, Idazkaritzan, zein bere baitango Sagardi jatetxean-- 2021eko hormako bere egutegia. Gogora dezagun 2 euroko prezioan eros daitekeela eta bertan agertzen diren argazkiak, orrialde hauetan iragarri genuen argazki lehiaketaren bidez hautatu zituztela. Hiru irudi irabazleak hemen eman genituen aditzera, eta orain, lehiaketara aurkeztutakoen artean hautatutako beste zenbaitekin batera osatzen dute egutegia.
Egutegia hemen ikusi eta jaitsi daiteke pdf formatoan.
Hauek dira argazkiak eta euren egileak, urtarriletik abenduraino:
-01. Gure harrobia festa sentitzen Madrilen (EEko danborrada). Egilea: José María Arana
-02. Matxitxako argia. Egilea: Regina Rodríguez Santisteban
-03. Zeru irekia Beti Jain (Madrilgo Beti Jai pilotaleku berritua). Egilea: José María Arana
-04. Trontzalari. Egilea: Regina Rodríguez Santisteban
-05. San Isidro Madrilen. Egilea: Junkal Susperregui
-06. Donostia. Egilea: Lorenzo Hidalgo Mayor
-07. Ikuspegiak itsasora Itxaspe Camping-etik (Itziar-Deba). Egilea: Ane Bastida
-08. Gargantua. Egilea: Jesús Martín López
-09. Zumaian kuxkuxean. Egilea: Julia Álvarez Tola
-10. Udazkena Iratin. Egilea: Diego Hergueta
-11. Azti (Txatxarramendi). Egilea: Ana Lekona
-12. Joaldunak (Ituren eta Zubietako Ihauteak). Egilea: Junkal Susperregui