euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Euskal Museo eta Ikastolaren online enkantea: datorren igandera arte parte hartu eta lagun dezakezu

2020/10/20

Enkanteak iganderaino iraungo du: 5.870 bildu ditu orain arte, helbu dituen 20.000 dolarretatik. Oraindik garaiz zaude parte hartu eta laguntzeko
Enkanteak iganderaino iraungo du: 5.870 bildu ditu orain arte, helbu dituen 20.000 dolarretatik. Oraindik garaiz zaude parte hartu eta laguntzeko

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Esan beharrik ez dago munduak bizi duen Covid-19aren egoerak bazter guztiak ukitu eta, besteak beste, kolpe ekonomiko nabariak eragin dituela hainbat elkartetan, bai ekitaldi eta proiektuak aldatu/murriztuta edo zuzenean bertan behera utzi behar izan direlako; eta askotan aldi berean, diru-sarreretan ere, elkartu ezinak diru-iturriak erabat ezabatu edo amildu dituela. Horren aurrean, munduko euskal etxeak gogor ari dira lanean irudimenari eragin eta iturri berriak topatzen edota zaharrak indartzen, Boiseko Euskal Museoak eta Boiseko Ikastolak egunotan antolatu duen enkantearekin proposatu bezala.

5.870 dolar bildu dira (hau idazterakoan), helburu diren 20.000etarik; igandea da parte hartzeko azken eguna

Online da, beraz edonondik har daiteke parte. Enkante bat da, jendeak gauzak eta planak eman ditu dohaintzan, etekinak Boiseko Euskal Museo eta Ikastolarentzat (Ikastolak Musoaren babespean funtzionatzen du). Parte hartzeko, izena eman beharra dago, kreditu txarteleko datuak barne. Horrekin, sartzen zara eta prest zaude, hala nahi baduzu, enkantean zeure eskaintza egin eta azkenean zeurea ateratzen bada, zuk ezarritako prezioa ordaindu eta Museokoekin adosteko nola eskuratu. Sariak honako kategoriatan banatzen dira: abentura eta esperientziak, arte-lanak, haurrentzakoak, donazioak, janari-edariak eta sukaldaritza, etxea, etxeko animaliak, et zerbitzuak. Hauek dira enkantean dauden, eta beraz zeure eskaintza sar dezakezun objektuetako batzuk:

-Zeure familiaren jatorria topatzen laguntza Euskal Herrian (momentuko 750 dolar eskaintzen dute)
-"Baserriak", Jose Mari Sarasuaren euskal koadro originalak (175 dolar)
-"Euskal bidaia" mosaikoa (85)
-Eguzkilore baten mosaikoa (120)
-Goxoki, pintural eta euskal artikulu sorta haurrentzat (95)
-"Amumaren sukaldea" sorta (145)
-Etxerako euskal apaingarriak (55)
-Ihesaldia Elkora (260)
-Arkume afaria, sukaldatzeko prest (80)
-Afaria Uberuaga ostatuan Jean Flesher sukaldari (550)
-Gaua Boisen (140)
-Pintura: harrijasotzailea (300)
-Igaroaldia Bogus Basineko etxola batean (200)
-Afaria eta bistak (450)
-Irteera mendira (220)
-Euskal Lorategi bat hastekoa (145)
-Afaria Ikastolako gurasoek prestatua (75)
-Jaialdi prestatzeko dantza klaseak Oinkarikoek emanak (90)

...eta zuzeneko donazioak ere egin daitezke.


Euskal Museoaren bideoa bere lan eta zeregina azaltzen: emakume baliosak ditu buruzagietako asko



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia