euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporak ere munduko hainbat lekutatik egin du bat Gasteizen bukatu berria den Korrika 21ekin (bideoak)

2019/04/16

Korrika 21 Txileko Santiagon, hiriburuko Eusko Etxearen aurrean (arg. Berriketari)
Korrika 21 Txileko Santiagon, hiriburuko Eusko Etxearen aurrean (arg. Berriketari)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Munduko hainbat bazterretan Diasporak eta bateko eta besteko euskaldunek eta euskaltzaleek euskara bilgarri indarrak batu eta bat egin dute Euskal Herrian ofizialki apirilaren 4tik 14ra bitartean garatu den Korrika 21ekin. Leku batzuetan Euskal Herrian bezala Korrika ekitaldiak eginez, beste batzuetan bestelako ekitaldiak, elkarretaratze, bazkari-afari eta aldarrikaldiak. Euskararen aldeko aldarriak biltzaile, oso paraje eta testuinguru desberdinetan. Hona nazioarteko Korrika horietako batzuen bideoak:


Mexiko Hiriko Korrika


Irlanda Cork-en ere euskararen alde


Eskozian ere Korrika Edinburgh-etik


Valentziako euskal etxeak bateginik Korrika ospatzen


Pariseko Korrika lehenetakoa izan zen


Madrilgo euskaltzaleek ez zuten atzean geratu nahi izan


Bitxienetakoa, kasu honetan Txinako harresian bisitari zirenen Korrika


Boiseko Ikastolako haurrak hiriburu idahotarreko Basque Block eta karriketan barrena


San Frantziskon bizi den euskaldun talde bat ekimenarekin bat eginez


Berlingo euskaldun eta euskaltzaleak bi urteroko hitzorduari gogor eta alai ekin diote aurten ere



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia