2025/07/29

Boiseko Zortziak Bat Sinposioko saioak —bihar eta etzi, uztailaren 30 eta 31ean, euskal diaspora eta kultura gaiak dituztela— Zoom bidez segitu ahal izango dituzte munduan barrena hala nahi dutenek. Interesatua bazaude, jakin ezazu saioak ingelesez, euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez egin ahal izango direla, baina ingelesa izango dela hizkuntza nagusia. "Elkarrekin Arraunean, ...
Gehiago irakurri...
2025/07/29

Euskal Herriko eta Argentina eta Hego Konoko herrialdeak eta bertan ezarri ziren euskaldunen eta euren ondorengoen arteko komunikazioa eta harremana sustatzeko sortutako elkarte ezaguna da Euskal Argentina, egoitza Nafarroa Behereko Donapaleun duena. Hainbat urtez antolatu izan ditu bidaiak, bere bazkide eta lagunek aukera izan zezaten eurak ere ezagutzeko beren familia 'amerikanoak' nora joan ziren, eta ...
Gehiago irakurri...
2025/07/29

Kaleko Urdangak punk oi! banda bergararrak bira hasiko du ostiral honetan, abuztuaren 1ean, Estatu Batuetan (8 emanaldi) eta Mexikon (beste 5 kontzertu) emanez, euren lan berria, ‘Haria eten ez dadin’, aurkezteko, taldea 2011n sortu zenetik plazaratu duen bederatzigarrena. Bisitatuko dituzten hirietako batzuetan badaude euskaldunak eta euskal etxeak eta kontzertuetara joango direla iragarri ...
Gehiago irakurri...
2025/07/28

Uztailaren 20an bukatu zen Ateak Ireki programaren 2025eko edizioa eta oroitzapen ederrak baino ez dizkie utzi, parte hartu dutenei baina baita antolakuntzan eta kudeaketan erabat murgilduta gogor lan egin duten Euskal Herriko lagunei ere. Aurreko edizioetan bezala, programak Gipuzkoako Goierriko eguneroko euskal bizitzan murgiltzea izan du helburu aurten ere eta hori dela eta Idiazabal-en egin zieten ...
Gehiago irakurri...
2025/07/28

Boiseko Jaialdi 2025ra hurbilduko diren pilotazaleek lehen mailako partidak ikusi ahal izango dituzte Jaialdi 2025rekin batera Anduiza frontoiko lagunek prestatu duten San Inazio 2025 programan. Pilotari gizon eta emakume andana polita bilduko da, bertakoa eta Euskal Herritik etorritakoak, pilotari, dagokion leku egokia ematen aste honetako euskal programa orokorrean. Gizon eta emakume gazteak, esku ...
Gehiago irakurri...
2025/07/25

Joan den asteartean, uztailaren 22an abiatu zen Montevideon Immigrazioaren Olinpiaden hogeigarren edizioa, ‘truco’ txapelketa batekin hain zuzen. Inaugurazio zeremonia hiriko Gizatalde Heleniarraren egoitzan garatu zen eta txapelketako partidak bukatu eta gero, janari tipikoak partekatu zituzten bildutako lagun eta gizataldeek. Euskal Gizataldeak txistorra, esne frijitua eta ...
Gehiago irakurri...
2025/07/24

Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetarako 14 beka deitu 2025-2026 ikasturterako, Gasteizko Lehendakaritzaz gain, Euskadiren Ordezkaritzetan aritzeko Brusela, Paris, Buenos Aires, New York, Santiago eta Bogotan. Bekak Gai Europarretan espezializatzeko dira (6 beka), Kanpoan den Euskal Komunitatez (4 beka) eta Kanpo Harremanak eta Organismo Multilateraletan (4 beka). Eskabideak aurkezteko azken eguna abuztuaren 4a ...
Gehiago irakurri...
2025/07/24

Ekitaldia egun batzuk aurreratu dute [berez uztailaren 28 eta 29an izan ohi da], bertan egon ahal izan zedin Wilfredo Lizarzaburu Muñoz, Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari eta alma materra, Estatu Batuetara abiatu aitzin Boiseko Jaialdian parte hartzeko. Elkarretaratzea, Trujilloko Miraflores kanposantuan, uztailaren 12an egin zen eta Lizarzaburuk berak eskainitako ongietorri hitzen ostean, ...
Gehiago irakurri...
2025/07/23

Lehendakariaren presentzia Jaialdin klasiko bat da Boisen. Ez dute huts egin urteetan zehar Ardanza, Patxi Lopez edo Urkullu lehendakariek, ezta ere euren gobernuetako hainbat sailburu eta partaidek, bertaratzen eta auren presentziarekin sustatzen eta elkar-partekatzen elkarretaratze handi hau, 1987an lehenengoa egin zenetik —1990tik aurrera bilakatu zen bost urtean behin egitekoa— hazi baino egin ez ...
Gehiago irakurri...
2025/07/23

Hamar irakurle euskaldun bildu zituen joan den uztailaren 9an, Municheko Euskal Etxearen eskutik, hiriko Cervantes Institutuko liburutegian, bere lehenengo saioa egin zuen Irakurle Klubak. Munichen, liburua euskaraz irakurri eta komentatu nahi zuten hamar pertsona bertaratuta... ez dirudi batere marka makala. Giro ezin atseginagoan, Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano idazle eta Joseba Larratxe ...
Gehiago irakurri...