euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oroimena eta begirada gaurkotasunari Txileko Santiagon urriaren 6tik 10era egingo den 2025 Euskal Zinema Zikloan

2025/10/01

Sarrera doan, zinemazale eta euskaltzale guztiak gonbidatuta Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoan egingo den Euskal Zinema Ziklora
Sarrera doan, zinemazale eta euskaltzale guztiak gonbidatuta Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoan egingo den Euskal Zinema Ziklora

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoak abegia emango dio datorren astean, urriaren 6tik 10era, 2025eko Euskal Zinema Zikloari, helburu duela "lehio gisa izatea euskal kulturaren hainbat alderdiz disfrutatu, ikasi eta hausnartzeko, kontagai harturik istorio intimoetatik esperientzia kolektiboetaraino, oroitzapenetik hasi eta egungo gertaeren ikuspegietaraino". Proiekzio batzuen ondoren eztabaida edo mahai-inguruak egingo dira, filma abiapuntu harturik gogoetak partekatzeko eta solasteko espazio gisa.

Euskal Pantaila honen edizio berria posible izan da beste behin Euskadiren Txileko Ordezkaritzaren eta Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoaren arteko lankidetzari esker, Etxepare Euskal Institutua lagun. Honako izenburuak ikusi ahal izango dira: 'Los Williams' (2024), Raúl de la Fuente zuzendari; 'Amama' (2015), Asier Altunarena; 'Ciento Volando' (2024), Arantxa Aguirre zuzendari; 'Bizkarsoro' (2023), Josu Martínezena; eta 'Marco' (2024), Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendari.

Egitaraua: izenburu, egun eta orduak

Emanaldi guztiak Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoko Kultura Hedapen Zentroko Zinema Gelan izango dira, sarrera doan. "Los Williams" urriaren 6an, astelehena, emango da, 16:00etan, eta urriaren 10ean, ostirala, 18:30ean (ostiralean itxiera ekitaldia izango du ondotik); "Amama", urriaren 6an, astelehena, 18:30ean eta urriaren 10ean, ostirala, 16:00etan; "Ciento volando" urriaren 7an, asteartea, 16:00etan, eta urriaren 8an, asteazkena, 18:30ean; "Bizkarsoro" urriaren 7an, asteartea, 18:30ean, eta urriaren 9an, osteguna, 14:00etan; eta 'Marco', urriaren 8an, asteazkena, 16:00etan eta urriaren 9an, osteguna, 18:30ean. (azken honetan, emanaldiaren ondoren, solasaldi bat egingo da Ingrid Bachmann UCko Komunikazio Fakultateko irakaslearekin).



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia