euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

IV Koru Topaketarekin bihar segituko du Txileko Santiagon Euskal Gizataldea EEaren Euskal Asteak

2017/07/27

Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxearen 10. urteurreneko Euskal Astea
Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxearen 10. urteurreneko Euskal Astea

PUBLIZITATEA

Elkartearen 10. urteurrena ari da ospatzen Txileko Santiagon bertako Euskal Gizataldea edo Colectividad Vasca de Chile euskal etxea. Urtero San Inazio egunaren inguruan antolatzen duen Euskal Astea 10. urteurrenekoa du beraz eta programaren arabera bihar IV. Koru Topaketari ekingo diote, zortzi abesbatza partaide. Amama flma ere emango dute larunbat-igandez, eta igandean San Inazio mezak itxiko du egitaraua. Astean zehar 'Inmigrantes' erakusketa ere izan dute zabalik, guztia Estadio Españolen.

Santiago, Txile. Urtero sasoi honetan eta Loiolako San Inazio ohoratuz antolatzen duten Euskal Astea aurrera doa aurten ere, elkarte antolatzailea, Txileko Euskal Gizataldea edo Colectividad Vasca de Chile (CVC) 10 urte betetzen ari den urtean hain zuzen. Ekitaldi guztiak, CVCek ohi duenez, elkartearen egoitza den Las Condesko Estadio Español-en egingo dira. Programa asteartean abiatu zen, arratsaldeko 7:30etan, Las Condesko aipatu egoitzan Grupo MuArt-en 'Inmigrantes' erakusketa zabaldu zelarik.

Hau da ondoko egunetako programa:

Uztailaren 28an

IV. Koru Topaketa, 19:30etan, Errege-erregin Katolikoak Aretoan, honako partaideekin

  • Grupo Nueva Extremadura, Rama Folclore, Estadio Español
  • Coro Riojano de la Colectividad Riojana
  • Coro Madrileño de la Colectividad Madrileña
  • Coro Juan del Encina
  • Beira do Mar de Lar Galego
  • Corissimo del Colegio Newland
  • Santiagoko Euzko Etxeko Gizon Abesbatza
  • Coro Vasco de la Colectividad Vasca de Chile

Uztailaren 28 eta 29an

Amama filmaren emanaldia, 17:00etan

Uztailaren 30ean

San Inazio ospatzeko meza, 11:30etan, Txileko Euskal Gizataldeko Abesbatza partaide



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia