euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Txileko Santiagoko Euzko Etxeak eta 'Euskal Jai' batera deitu dute datorren larunbaterako

2023/05/17

Maiatzaren 20ko Euskal Jaia Txileko Santiagoko Euzko Etxean eta EEaren Batzar Nagusiko irudia, apirilaren 26an
Maiatzaren 20ko Euskal Jaia Txileko Santiagoko Euzko Etxean eta EEaren Batzar Nagusiko irudia, apirilaren 26an

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Txileko Santiagoko Euzko Etxeak 'Euskal Jaia' antolatu du datorren larunbaterako, maiatzaren 20rako, Vicuña Mackennako bere egoitza eta instalazioetan, eta izan ere "musika, dantza, herri kirolak, kalimotxoa eta garagardoa" (sic) iragarri ditu giro bikaina ere lagun. Gonbitea inguratu nahi duten guztiei luzatu die. Sarrera segurtatzeko izena eman beharra dago eta aldez aurretik 5000 CLP ordaindu dirutan EEan maiatzaren 17aren aurretik, diru hori egunean bertan kontsumiziotan itzuliko delarik.

Gogora dezagun bestalde, mende bat pasea duen euskal etxeak apirilaren 26an egin berria duela bere Urteko Ohiko Batzarra eta bertan onetsi zituela, EEtik bertatik adierazi zaigunez, 2022ko urteko txostena, balantzea eta emaitzen egoera, eta lehendakaria eta zuzendaritza berritzeko bozketak deitu zirela, bertaratutakoek aho batez eskatu ziotelarik orain arteko lehendakari Ignacio Bastarrica Molinari postuan jarrai zezan, baita ere orain arteko zuzendaritzako kideei, 2023-2024rako zuzendaritza honela geratzen delarik:

-Lehendakari: Ignacio Bastarrica M.
-1. Lehendakariorde Juan Carlos Lago Z.
-2. Lehendakariorde: Michel Sallaberry A.
-Idazkari: Zita Solas A.
-Idazkariorde: Juan Antonio Narvarte L.
-Diruzain: María Angélica Cofré U.
-Diruzainorde: Juan Mendiburu A.
-Liburuzain zuzendari: Pedro Oyanguren C.
-Batzordekide zuzendari: Carlos Gurruchaga S.

Bestalde, kaleratu berria dute Txileko Santiagon 'Berriketari' buletinaren apirileko zenbakia.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia