euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Amets Arzallusek 'Miñan'en alemanezko edizioa aurkeztuko du Berlinen, migratzaileen lekukotasunak hizpide

2023/05/17

Berlingo ostiral honetako hitzorduak Literaturhaus-era (Fasanenstr.23 Charlottenburg) garamatza, 17:30etan
Berlingo ostiral honetako hitzorduak Literaturhaus-era (Fasanenstr.23 Charlottenburg) garamatza, 17:30etan

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. "Migratzaile, erbesteratu eta errefuxiatuen bizipenak nola kontatu, hainbat ahotsen arteko solasaldia" izango da ostiral honetan, maiatzaren 19an, hiriburu alemanean 'Norabideak, Brücken Zwischen Sprachen' (Norabideak, hizkuntzen arteko zubiak) izenpean Berlingo Euskal Etxearen eskutik egingo den ekitaldiaren ardatza. Izan ere, 'Norabideak' proiektuak "euskaratik alemanera eta alemanetik euskarara egindako literatur itzulpenak ditu abiapuntu, kulturen eta hizkuntzen artean zubiak eraikitzeko".

Maiatzaren 19an, Amets Arzallus, Michael Ruf, Adam Bahar eta Jennifer Kamaurekin, migratzera bortxatutakoen, erbesteratuen eta euren sorterria utzi behar izandakoen istorioei buruzko esperientzia trukea egingo da, eta Ibrahima Balde eta Amets Arzallusen "Miñan" liburuaren aurkezpena eta irakurketa.

'MIÑAN' (liburua) da, izan ere, euskaratik alemanera itzuli den azken literatur lana. Amets Arzallus eta Ibrahima Balde dira idazleak, eta Balderen bizipenak kontatzen dizkigute. Anaia txikia desagertu eta gero, Mediterraneoa zeharkatu zuen Baldek haren bila, eta halaxe heldu zen Gineatik Euskal Herrira. Balderen ahotsarekin eta Arzallusen eskuekin idatzitako liburua da, beraz.

'IN OUR OWN WORDS' (lekukotasun-literatura) liburuak errealitate zailen aurka borroka egin duten emakume errefuxiatuen bizipenak dokumentatzen ditu. Alemaniako emakume errfuxiatuei buruzko nahiz haiek idatzitako testuak jasotzen dira bertan, Latinoamerikako testigantza-literaturaren tradizioan oinarrituz.

'MITTELMEER-MONOLOGE' (antzerkia) izeneko monologoek Mediterraneoa zeharkatzeko arriskua hartzen dutenen bizipenak kontaten dizkigute; hots, bizitza seguru bat izateko itxaropenarekin Europarako bide arriskutsua egin duten pertsonenak. Elkarrizketak egin ondoren, laburtu eta trinkotu baino ez ditu egin Michael Ruf zuzendariak; hartara, antzezlan zintzoak sortu ditu protagonisten bizipenak islatzeko asmoz.

'NINE DAYS ON THE ROOF' (dokumentala) Denise Garcia Bergt-ek zuzendu zuen. Errefuxiatu batzuek, 2012an, Berlin-Kreuzberg auzoko Gerhard-Hauptmann eskola hutsa nola okupatu zuten kontatzen digu. Errefuxiatu-zentro autogestionatu bat sortzen saiatu ziren bertan, baina 2014an hustu zuten agintariek.

Hona xehetasunak Berlingo Literaturhaus-en (Fasanenstr.23 Charlottenburg) 17:30etan egingo den ekitaldiaz.

Ekimenean lankide dira Berlingo Euskal Etxearekin, Etxepare Euskal Institutua, Asta, Freie Universität Berlin eta Universitat Leipzig.

Gernika Kulturverein Euskal Etxea
-Emaila: info@euskaletxea.de
-Webgunea: www.euskaletxea.de
-Twitter: https://twitter.com/berlinetxea
-Facebook: https://www.facebook.com/gernikakulturverein.euskaletxeaberlin
-Instagram: https://www.instagram.com/gernikaberlin
-Vimeo: https://vimeo.com/user8272367



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia