euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Garaiz zaude Europako Euskal Etxeen Euskarazko I. Podcast Lehiaketan parte hartzeko, animatu eta ekiozu!

2023/05/16

Diasporako ikasle eta euskaldunen artean irudimena euskaraz sustatzeko proposamen berritzailea
Diasporako ikasle eta euskaldunen artean irudimena euskaraz sustatzeko proposamen berritzailea

PUBLIZITATEA

Valentzia, Espainia. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea eta Madrilgo Euskal Etxea dauzka antolatzaile Diasporako euskaldunentzako proposamen interesgarri honek. I. Euskarazko Podcast Lehiaketaren helburua, gero eta gehiago zabaltzen ari den formatu honetan euskarazko sormenak duen presentzia sustatu eta areagotzea da. Lanak ekainaren 10era arte aurkez daitezke, bakarka edo taldean eginikoak izan daitezke eta, jakina, originalak eta inon argitaratu gabeak behar dute izan.

Deialdiak bi kategoria bereizten ditu: batetik euskara ikasleak, euskalk etxeetan edo Etxepare Euskal Institutuak unibertsitatetan dituen irakurletzetan ari direnak; eta, bestetik, Euskal Herritik kanpo bizi diren eta hizkuntza normaltasunez erabiltzen duten euskaldunak. Podcastaren gaia librea da eta 5-15 minutu iraun ditzake. Lanak posta elektronikoz behar dira bidali gurelehiaketak@gmail.com helbidera, gaian “I. Euskarazko Podcast Lehiaketa” jarrita. Mezua barnean kategoria eta parte-hartzaileen datu pertsonalak zehaztuko dira, esan nahi baita izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

Animatu eta parte hartu!

Madrilgo eta Valentziako Euskal Etxeetako irakasleek osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu kategoria bakoitzeko lan irabazleak. Irabazleen izenak ekainaren 23an jakinaraziko dira, bi euskal etxeetan aldi berean egingo den sari-gala batean. Lehiaketak Etxepare Euskal Institutua izango du lankide, eta honek ekarriko ditu sariak, esan nahi baita euskarazko liburuak eta ikus-entzunezko material sorta. Podcast formatuak aukera ugari eskaintzen ditu lehiaketan baloratuko diren sormena eta originaltasuna jokoan jartzeko. 

Informazio gehiago hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia