euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Santiagotik, Berriketari euskal berripaperak Juan Zelaia Letamendi gogoan hartzen du bere azken zenbakian

2021/12/21

Berriketarin agertzen den argazkian Juanito Zelaia ateratzen da Upaingoan bere sortetxean errekonozimendu bat jasotzen
Berriketarin agertzen den argazkian Juanito Zelaia ateratzen da Upaingoan bere sortetxean errekonozimendu bat jasotzen

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Banatu berria dute Txileko Santiagon Berriketari euskal berripaperaren azken zenbakia, abendu aurreratu honetan atera arren azaroaren datarekin datorrena, eta "Recordando a Juan Celaya Letamendi" (Juan Zelaia Letamendi gogoan) izenburupean plazaratu dutela ohartu gara. Izan ere, zenbakiko testuetan gomuta berezi bat eskaintzen zaio Diasporarekiko lotura handia izan zuen Juan Zelaia Letamendi, edo askok Juanito Zelaia bezala ezagutzen zuten industriari oñatiar euskaltzale eskuzabal eta engaiatu honi, 20016an zendua.

Gomuta eta omenalditxo honetako parte, Palmira Oyangurenek Euskonewsen argitaratu zuen Zelaiari eginiko elkarrizketa hura dakargute gogora, "En Chile me siento como en Oñati" (Txilen Oñatin bezala sentitzen naiz) titulupean. Gai honekin batera, 2021eko Txileko Euskararen Nazioarteko Egunaren berri eta azaroan zehar hiriburuan jokatutako Txileko Euskal Pilota Txapelketa Nazionaleko emaitzak eta argazki kronika biltzen ditu. Eusko Etxearen eraikineko parte den Amalur jatetxearen aipua egitearekin batera.

-Irakurri hemen Berriketariren azkeneko zenbakia
-Hemen Berriketariren zenbaki bilduma
-Harpidetu nahi badudu, doan, ala kontsultaren bat egin, idatzi hona: noticiero.berriketari@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia