euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo Euskal Etxeak 2022ko Euskal Astearen data hautatzeko behar zaitu; bete inkesta asteazkena baino lehen

2021/12/20

2022ko Euskal Aste Nazionala Macachinen izango da, ea hirugarrenean baiezkoa den
2022ko Euskal Aste Nazionala Macachinen izango da, ea hirugarrenean baiezkoa den

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Irailaren hasieran baieztatu zuen Macachingo Euzko Alkartasunak –bi urtez jarraian hitzordua Covid-19agatik bertan behera utzi behar izan ondoren– hiri pampatarra 2022ko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren egoitza izango dela. FEVAren eta ondoko urteetako Euskal Asteen egoitza izango diren euskal etxeen babesarekin, jaialdiaren data hautatzea baino ez da geratzen orain. Eta horretarako inkesta bat zabaldu du Macachinek, erabakia “denon artean” hartzeko, data egokienak hautatzearren ahalik eta jende gehien hurrera dadin.

Hiru aukera proposatu dituzte:

-Urriaren 7tik 10era: asteburu erabat luzea, ostirala eta astelehena ere jai egun direlako
-Azaroaren 4tik 6ra, alegia ostiraletik igandera, asteburu ‘arrunta’
-Azaroaren 18tik 21era: asteburu luzea, astelehena jai eguna delako

Data hautatzeaz gain arrazoitzea ere eskatzen zaio inkesta betetzen duenari. Izan ere, “Argentinan dauden distantzia luzeekin eta bereziki urrutien dauden euskal etxe eta delegazioentzat joan-etorriak denbora gehiegi hartzen du eta Euskal Asteko partaidetza askotan egun bakarrean geratzen zaie. Horregatik eskaini nahi dugu asteburu luze batean egitea”, adierazi dute antolatzaileek, iaz egin zuten bezala.

Macachingo 2022koa ”pandemiaren osteko lehenengo Euskal Aste Nazionala” izango da.

Anima zaitez eta bete inkesta, minutu pare baino ez dira behar.

Baina ez utzi gerorako. Asteazkenean bukatuko da betetzeko epea. Bete inkesta, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia