euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irakaslea ala euskara menperatzen duen pertsona zara? Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea irakasle baten bila dabil

2025/07/01

Valentziako Euskal Etxea konpromiso euskaltzalea duen elkartea da. Bat egin nahi euren ahaleginarekin? Segitzen dugu bila. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil, ikasturte berriarekin, urrian, hasteko. Euskal Herrian edo Valentzia inguruan bizi zaren irakaslea bazara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona, eta prest bazaude formakuntza proiektu euskaltzale honi ekiteko, hona mahaigainean paratzen dizuten aukera ederra zure gaitasun, trebakuntza eta gogoak ilusioz ...

Gehiago irakurri...


Miñan-en Londresko funtzioen ostean, balantze bikaina egin du ingelesera egokitu duen Timberlake Wertenbaker-ek

2025/07/01

Miñan-Little brother antzezlaneko lantaldea Timberlake Wertenbaker (bosgarrena ezkerretik) eta Ander Lipusekin (laugarrena) Londresko karteleran bost astez egon ondoren, joan den ekainaren 21ean izan zen Miñan antzezlanaren azken emanaldia, hiriburu ingelesean. Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek idatzitako izen bereko kontaketan oinarritutako antzezlana Timberlake Wertenbaker-en eskutik iritsi zen ‘Jermyn Street’ antzokira, Wertenbaker bera testuaren antzezteko bertsio ingelesaren ...

Gehiago irakurri...


Pintxo tailerra eta lehiaketa La Platako Euzko Etxean, euskara ikasleei irekia, 2025eko Gastronomia Zikloari amaiera emateko

2025/07/01

Itziar Aguirre sukaldariak (erdian, liburua eskuetan) hitzaldia eskaini zien, 2025eko Gastronomia Zikloaren barruan, UNLPra bildutakoei. Aguirre-ren aburuz, euskal sukaldaritza "tradizioaren eta sormenaren arteko sinergia birtuosoa" da Etxepare Euskal Institutuaren eta La Platako Unibertsitate Nazionalaren babesarekin, euskal gastronomiari buruzko hiru eguneko zikloa abiatu zuten hiriburu buenosairestarrean joan den astean. Ekainaren 27an, ostirala, izan zen lehenengo hitzordua, Euskal Kultura Tailerraren baitan, UNLPren egoitzan,"Elkarte gastronomikoak: Euskal Herriaren kultura zutabea" izenburupean. Bigarrena, atzo ...

Gehiago irakurri...


Sorgin Te batekin San Juan eta neguko solstizioa ospatzea berreskuratu du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak

2025/06/30

 Sorginak eta aztiak, pertzeko sua, omenaldiak eta giro bikaina Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxean solstizioa ospatzeko Eta egun batean, sorginak eta aztiak Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxera itzuli ziren. Oraingoan, baina, ez zen izan iluntzean, arratsaldean baizik, elkarteko bazkide eta lagun ugari bertaratuta. Garrantzitsuena, neguko solstizioa eta San Juan Gauaren ospakizuna ez galtzea, eta 1998an hasi eta pandemiaren ondorioz bost urtez etenda zeramatzan tradizioari berriro heltzea. Horren harira, joan den larunbatean, ...

Gehiago irakurri...


Eñaut Elorrietaren kontzertua eta EHko bertsolaritza eta Katalunia eta Galiziakoak entzungai aste honetan Berlinen

2025/06/30

Uztailaren 1ean eta 2an Berlinen —sarrera doan— Eñaut Elorrieta, eta Uxue Alberdi eta EHko, Galiziako eta Kataluniako bapatekotasuna Programa interesgarria euskal kulturari dagokionez, astearte eta asteazken honetan, uztailak 2 eta 3, Berlinen, euskal musikaren arloan aurkezpenik behar ez duen Eñaut Elorrieta kantariak kontzertua eskainiko baitu asteartean, eta bertsolaritzak ere leku berezitua izango baitu asteazkenean, Uxue Alberdi bertsolariarekin, lagun izango dituela Galizia eta Kataluniako inprobisatzaileak. ...

Gehiago irakurri...


"Jai gogoangarri" batekin ospatu du Montevideon Euskaro Euskal Etxeak bere 114. urtemuga, Andrés de Oyarbide lagun

2025/06/30

Juan Antonio Varesek “Andrés de Oyarbideren legatua Río de la Platan” hitzaldiko bi iruditan Montevideoko Euskaro Euskal Etxean 1911eko ekainaren 29an sortua, hitzordu batzuetako egutegia prestatu du egunotan Montevideoko Euskaro Elkarteak bere 114. urteurrena ospatzeko. Ekainaren 7an hasi zen, Bingoaren edizio eta festa elkarretaratze berezi batekin. Ohi baino jende gehiagok hartu zuen parte “izugarrizko jai giroa” izan zuen ekitaldian. “Opari ederrak banatu genituen, jatekoa gustagarria izan zen oso, eta aurpegi ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetako euskal gazteentzako 'Ateak Ireki' 2025 programa hasiko bihar Lazkaon, uztailaren 20ra arte

2025/06/27

2024ko Ateak Ireki-ko gazteak eta anfitrioak Lazkaoko Udaletxean. Aurten Idiazabalgo herrian emango zaie lehenengo ongi etorria 2023an abian jarri zen Ateak Ireki programak aukera ederra ematen die Estatu Batuetako euskal jatorriko 16 eta 25 urte arteko gazteei: hiru asteko murgiltze egonaldia Goierri gipuzkoarrean, euskal kultura, ohitura eta hizkuntzan murgilduta. Helburu hori ondo asko bete dute orain arteko bi edizioetan, parte hartzaileek zein antolatzaileek balantze egin baitzuten 2023ko eta 2024ko edizioen ondotik. ...

Gehiago irakurri...


Euskal Etxe eta federazioekin online bildu ostean, Ziortza Olanoren lehen bidaia Diasporara, Uruguai eta Argentinara

2025/06/27

Ziortza Olano Astigarraga Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Uruguai eta Argentinara bidaiatuko da ekainaren 30an Duela hilabete eta egun batzuk Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari kargua hartu zuenetik Ziortza Olano Astigarraga bere bulego eta eginkizunez jabetzen ibili da eta, besteak beste, bildu nahi izan du eta agurtu nahi izan ditu eta bere burua aurkeztu, oraingoz birtualki izan ez bada ere, munduko Euskal Etxeetako arduradunen aurrean, horretarako online bilerak eginez NABO, FEVA, FIVU ...

Gehiago irakurri...


Ilusioz eta gogotsu Haraneko Euskal Etxean, gazte-jendearen energia batu nahi duten bi proiektu berrirekin

2025/06/26

Haraneko Euskal Etxeak aurrera segitzen du helburu estrategikoak lortu eta gazteak erakartzea lortzearren, jarraipena bermatzeko bidean Chubut Iparrekialdeko Haraneko Euskal Etxeak jardunaldi parte-hartzailea antolatu zuen iaz urte hasieran, bere ekintzen plangintza egiteko. Kultura kudeatzaile eta artistekin batera, Euskal Etxeak dituen erronken inguruan hausnartu zuten eta, besteak beste, gazteen partaidetzaz. Elkartearen jarraipena belaunaldi berriak erakartzean datzala jakitun, eta kopuru esanguratsuan gainera, ekin ...

Gehiago irakurri...


Euskal mural berria La Platan: Euzko Etxea bere aldizkari Eguzkiaren 30. zenbakira iritsi da: irakurri online doan

2025/06/26

Bere 30. zenbakira iritsi da 2025eko ekainean La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekaria Mural berria joan den urte amaieran egin zuten Morena Croce, Julieta Barrera eta Lexuri Iparragirre artistek eta edertu egiten du Euzko Etxea zein La Plata. Murala bera eta bere hiru egileak dira, hain zen, Eguzkia hiruhilabetekariaren zenbakia berriak, 30.ak, bere azalera ekarri duen irudia. 2025eko ekainari dagokion ale honek 89 orrialde dauzka, pdf-n, eta azken zenbakitik ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia