euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur lehertuko da Tandilen 2025eko Euskal Aste Nazionaleko festa asteburu handia, espektazioak eta gogoa goi-goian

2025/10/31

2025eko Euskal Aste Nazionala inauguratzeko ekitaldiko aurreskua Tandilgo Euskaldunen Pasealekuan
2025eko Euskal Aste Nazionala inauguratzeko ekitaldiko aurreskua Tandilgo Euskaldunen Pasealekuan

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. Joan den igandean Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxean bertan egin zen 'Plazaratze' ekitaldiaren ondotik, atzo osteguna ekin zioten hiriko Euskaldunen Pasealekuan 2025eko Euskal Aste Nazionalaren inaugurazio ekitaldi ofizialari, Euskal Etxeko eta Udaleko ordezkariak eta herritarrak partaide. Saioan, Gernikako Arbola ereserkiaren musika lagun, bi herrialdeotako banderak igo ziren mastetara, eta ongi etorri hitzekin batera, eta aurreskua dantzatzearekin batera, inauguratutzat eman zen Euskal Astea.


Argentinako bandera eta ikurrina jasotzeko momentua, Gernikako Arbola bozgorailutik zabalduz

Horren ondotik, Tandilgo Udal Jauregiak Oier Araolazaren hitzaldi bat abegitu zuen generoaz euskal dantzetan, eta sagardotegi afari azpimarragarri bat egin zen Euskal Etxeari itsatsitako sailean, txotxean, Argentinako 'Txapela' sagar naturalekoek ipinitako kupeletatik. Giroa itzela izan zen eta leku guztiak bete-bete egin ziren, pintxoak, legatza 'Tandil erara' eta haragia izan zituen menuarekin, gazta eta menbrilloa postre gisa. Eta azken partean, Idoia Asurmendi kantariak emanaldi txalotua oso eskaini zuen.

Gaur ostirala izango da Argentinako eta Uruguai osoko delegazio gehienak iritsiko diren eguna, eta besta zinez lehertuko da zalantzarik gabe, eguerditik aurrera Lakuan (El Lago) prestatu den egitarau osoarekin, eguraldia gainera lagun dela, gauez eta itzalean fresko egiten badu ere, euririk ez baita espero, eta bai dagoeneko berotzen hasia den eguzkia, 25 arteko tenperatura espero delarik. Hona gaurtik aurrera, asteburu osoko programa:

PROGRAMA

Urriaren 31a, ostirala

  • 8:30etatik 12:00etara Harrera delegazioei. Akreditazioa eta ongi etorria. Euskal Etxean
  • 12:00etatok 17:30etara Jarduerak La Isla konplexuan, Tandilen
    - Bazkaria
    - Jasoka Herri kirol erakustaldia (Euskal Herria)
    - Musika zuzenean
    - Xiberoko dantza tailerra Aitzindariak-ekin (Euskal Herria)
    - Hitzaldia, "Korrotik pikutara", Oier Araolaza (Euskal Herria) hizlari
    - Ilustrazioak zuzenean, Iñaki Echeverriaren eskutik
    - Argazki erakusketa: "Begiradak Vasco Argentinas | Miradas Vasco Argentinas" Olivia Lindberg Tore-ren eskutik (Bahia Blancako Unión Vasca)
  • 19:00etatik 20:00etara Gaualdia, DOAren (Diasporako Orkestra Argentinarra, honela euskaraz), Argentinako hainbat euskal etxetako musikariak partaide direla. Martin Fierro anfiteatroan
  • 20:00etatik 21:00etara Dantza ikuskizuna. Xiberoko dantza tradizionalak, Aitzindariak-en eskutik. Martin Fierro Anfiteatroan
  • 21:30ean Afaria, senidetasun otordua (voucherrak bakarrik). Centro Cultural Universitario-n (Hipólito Yrigoyen 662)
  • 22:00etan Festa Herrikoia. Idoia Asurmendiren kontzertua eta erromeria, emanaldi eta jaia Zetak-ekin.  y romería, actuación y fiesta con el grupo Zetak. Euskal Etxean

Azaroaren 1a, larunbata

  • 8:30etatik 12:00etara Harrera delegazioei. Akreditazioa eta ongi etorria. Euskal Etxean
  • 10:00etan FEVAren bilera (Euskal Argentinar Erakundeen Federazioa). Euskal Etxean
  • 10:00etan Liburutegien Bilera. Euskal etxeetako liburuzainen elkarretaratzea. Euskal Etxean
  • 10:00etan 'Martin Zalakain'en entsegu nagusia eta dantza taldeetako zuzendarien bilera. Entsegua musikariekin eta Argiako dantza-maisuekin eta dantza erreferentzeen arteko trukea. Martin Fierro Anfiteatroan
  • 12:30ean Bazkaria (voucherrak bakarrik) lehen txanda: 12:30ean - bigarrena: 14:00etan. Centro Cultural Universitario-n (Hipólito Yrigoyen 662)
  • 15:00 hs. Mintzodromoa. Norberak lotsak uxatu eta dakien euskara erabiltzeko aukera. Ainara Maia Urroz editore duen "Hatsaren poesia 2025" liburua aurkeztuko da. Elixabete Anduezarekin. Euskal Etxean
  • 16:00etan Euskal etxeetako Abesbatzen Topaketa eta kontzertua. Sagrado Corazón elizan
  • 17:00etan Kalejira Tandilgo kaleetan barrena. Independentzia plazatik Martin Fierro Anfiteatroraino
  • 18:30ean Danborrada. Danborrari eta Kupeljotzaile konpartseak karriketan. Independentzia Parkean
  • 19:00etan Martín Zalakain Gaualdia: Euskal dantza ikuskizun ederra, EEek gogoz eta gogor prestatua. Martin Fierro Anfiteatroan
  • 21:30 hs. Afaria, senidetasun otordua (voucherrak bakarrik). Centro Cultural Universitario-n (Hipólito Yrigoyen 662)
  • 22:00etan Erromeria eta Zetak-en kontzertua. Bigarren dantza eta festa gaua, DOAren musikarekin eta Zetak-en emanaldiarekin Euskal Etxean

Azaroaren 2a, igandea

  • 11:30ean Plaza dantzak. Euskal dantzak aire zabalean, euskal etxeetan dantza taldeak partaide. Independentzia Plazan
  • 13:30ean Amaiera bazkaria. Bedeinkapena eta sari banaketa. La Ruralen


hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia