euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamar eguneko bidaia Euskal Herrira irabazi nahi al duzu? Bete ezazu Canal Vascoren inkesta eta sartu zozketan

2011/09/27

Canal Vascoren ikurra
Canal Vascoren ikurra

PUBLIZITATEA

Eitb.com-ek Canal Vasco eta ETB-Sat kateen erabiltzaileei zuzenduriko lehiaketa jarri du abian aurten ere, eta bertan parte hartzen dutenek Euskal Herrira hamar eguneko bidaia irabazteko aukera izango dute. Horrez gain, irabazleak eta bidaideak 1.000 euro jasoko dituzte bidaian xahutzeko. Aurreko edizioetan bezala, irabazleak berak erabakiko du bidaia noiz egin, lehiaketa egin eta urtebeteren epearen barruan. Lehiaketan parte hartzeko nahikoa da jarraian aipatzen dugun inkesta laburra betetzea.

Bilbao, Bizkaia. Aurreko urteetan egin bezala,  Eitb-ek lehiaketa berezia antolatu du Canal Vasco eta ETB-Sat kateen ikusle direnentzat. Atzerrian bizi diren euskaldunentzat sari oso tentagarria du lehiaketak: irabazleak Euskal Herrira hamar eguneko bidaia, bi lagunentzako, jasoko du. Ez hori bakarrik; bidaia behar den moduan egiteko, 1.000 euro 'sakeleko diru' gisa jasoko du bikoteak. Eta beste abantaila bat, urte beteko epea izango dute irabazleek bidaia gehien komeni zaien egunetan egiteko.

Lehiaketan parte hartzea oso erraza da; nahikoa de Eitb.com-en webgunera jotzea eta inkesta labur hau betetzea.

Bestalde, Eitb-ek Canal Vascoren seinaleari hedapen berria ematen jarraitzen du, eta komunikazio taldeak gogora ekarri duenez dagoeneko Estatu Batuetako lurralde guztietan ikus daiteke katea hau, Galaxy 23 satelitearen bidez. Seinale hau sintonizatzeko argibide gehiago, hemen.

Azkenik, Eitb.com taldeko telebista zein irrati saioak munduko edozein bazterretik eta edozein unetan ikus daitezke, 'Eitb Nahieran' sistemari esker.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia