euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EiTBek sarean jarri ditu bere edukiak Nahieran atarian: nahi duzuna, nahi duzunean ikusteko aukera

2011/06/17

Nahieran atarian ikus daitezkeen saio batzuen zerrenda
Nahieran atarian ikus daitezkeen saio batzuen zerrenda

PUBLIZITATEA

Munduko edozein bazterretik Euskal Irrati Telebistaren programa aukera zabala ikusteko bidea ematen du Nahieran webgunea berriak. Telebista zein irratiko saioak, kirolak, albistegiak, telesailak, dokumentalak, haurrentzako programak, dibulgazioa, gastronomia...; iikusleak aukeratzen du zer noiz ikusi eta klik egite hutsarekin saioa hasi egiten da. Hala ere, oraindik ere EITBren artxiboaren zati bat besterik ez dago igota. Datozen hilabeteetan, gehiago.

Bilbo, Bizkaia. Joan den asteartean aurkeztu zuten Bilbon EITBren webgune berria: Nahieran ataria. Webgune honen bitartez ikusle eta entzuleek EITB taldeko telebista kate zein irratietako programa asko izango dituzte eskuragarri. Euskal Herritik kanpo diren euskaldunentzat nahi dutena, nahi dutenean ikusteko aukera hau aparta da, baina Euskal Herrian bertan bizi direnentzat ere telebista eta irratia kontsumitzeko eran jauzi garrantzitsua da webgune berria.

Erabilera oso erreza da: jo Nahieran atarira eta aukeratu ze saio ikusi nahi duzun. Telebista edo irrati saioak aukera daitezke, eta zuzenean une horretan emititzen ari dena ikustea da aukera bat. Bestea, jada emititutako saioen zerrendatik gure gustukoa aukeratzea. Horretarako saioen motaren arabera edo alfabetikoki bilatu daiteke ikusi edo entzun nahi den programa. Aukera oso zabala da: kirolak, albistegiak, dibulgazio, haurrak, gastronomia... Hau da, adibidez pilota partidak, 'Jaun da Jabe' bezalako telesail mitikoak, 'Kerman mintzalaguna' euskara ikasleentzako saioa, dokumentalak, musika, umorea...

Beste berritasun bat zera da: webguneak emititutako saioa interneten partekatzeko aukera ematen du, 'Embed' sistemaren bitartez (kodigo bat kopiatuta bideoa norberaren webgunean jartzea, alegia). Saioak ordenagailu, smartphone, tablet eta IP telebista sistemaren bitartez ikus daitezke.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia