euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Rodriguez-ko Eusko Aterpea Euskal Etxeak 'Hitz Nagusiak' saiorako dei berria egin du biharko

2011/03/03

'Hitz Nagusiak' saioko artxiboko irudia, Angel Conema argazkilariak bere bizitza eta ibilbide profesionala partekatu zituenekoa
'Hitz Nagusiak' saioko artxiboko irudia, Angel Conema argazkilariak bere bizitza eta ibilbide profesionala partekatu zituenekoa

PUBLIZITATEA

Joan dira urtarrila eta otsaila, Hego Hemisferioko udako uda-hilabete nagusiak, eta bertako euskal etxeak hasiak dira, pixkanaka, 2011 ikasturte berriko egunerokotasunera biltzen. Hauxe da Buenos Aires probintzia argentinarreko General Rodriguez herriko Eusko Aterpea Euskal Etxearen kasua. Batetik, biharko iragarri du 'Hitz Nagusiak' bere programaren saio berri baterako hitzordua, kasu honetan Elsa Hilda Macolino eta Mario Achinelliren eskarmentua bi herritar hauen ahotsean ekarriz; eta iragarria du, bestetik, euskal dantza eta euskara klaseen hasiera; EEko "areto nagusiko zolua ipini eta teilatua bukatzeko" dirua batzeko asmoz egindako 'txipiroiak bizkaitar erara'ren anoak saltze ekitaldi bat; eta Niko Iguain-en izena daraman liburutegiaren berzabaltzea, ohiko ordutegi eta egunetan.

Gral. Rodríguez, Argentina. 'Hiz Nagusiak' saioari dagokionez, hitzordua biharko finkatu da, euskal etxearen Mitre 370ko egoitzan, arratsaldeko bost t'erdietatik aurrera. Biharko gonbidatuak --eta, beraz, euren bizimodu eta eskarmentuaren berri gainerako herritarrekin partekatuko dutenak-- Elsa Hilda Macolino eta Mario Achinelli izango dira. Sarrera, beti bezala, doan eta ohi bezala baita ere, saioak grabatu egingo dira, memorio kolektiboaren parte diren neurrian informazio eta lekukotasun hori gal ez dadin.

Itziar Mohr-ek, bere aldetik, euskal dantza eskolen hasiera adierazten du, larunbat honetatik hasita, ohiko ordutegietan, 13:30etatik 15:30etara larunbatero. Izenemate epea zabalik dago gazte eta haurrentzat.

Euskal Etxearen egoitza barnean areto nagusian zolua jartzeko eta teilatua bera ere ipini ahal izateko dirua biltzeko ekitaldi gisa, ekimen gastronomikoa iragartzen da. Platera, 'txipiroiak bizkaitar erara' izango da, orain artean jende askoren gustu egiten duena nonbait, oso ondo saltzen baita. Sistema, betikoa, anoak edo razioak saltzea, 25 peso ano bakoitzeko. Aldez aurretik behar da manatu 484-1162 edo 485-0991 telefonoetara deituz eta ondoren bila pasa martxoaren 12an, larunbata, 20:30etan. Ezinbestekoa da aldez aurretik manatzea,azpimarratzen dute Euskal Etxetik.

Euskara klaseak ere hastear daude, ohi bezala Carmen eta Alicia Itcea irakasleen eskutik.

Eta Euskal Etxearen baitan dagoen, eta aldi berean liburutegi publikoa den 'Nikomedes Iguain Azurza' izeneko liburutegiari dagokionez, datorren astelehenean zabalduko ditu 2011 ikasturteko ateak, Francsca Vicente liburuzainaren eskutik eta ordutegia 16:00etatik 19:45etarakoa duelarik, beti ere astelehen, asteazken eta ostiraletan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia