euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpean Hector Demichelis argentinarra bere bizitza eta lanari buruz mintzatu zen

2008/04/17

Hector Humberto Demichelis, Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea EEak antolatzen duen 'Palabras Mayores' zikloko  protagonista
Hector Humberto Demichelis, Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea EEak antolatzen duen 'Palabras Mayores' zikloko protagonista

PUBLIZITATEA

General Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeak antolatzen duen 'Palabras Mayores' zikloaren jardunaldi berrian Hector Humberto Demichelisek hitzaldia eskaini zuen iragan larunbatean. Herriko bizilagunei euren bizitzari buruz hitz egiteko aukera ematen die zikloak eta Demichelisek 95 urte izanagatik sasoi ederrean dagoela erakutsi zuen, postari bezela egindako lanari buruz hitzeginez. Entzuleak, tartean bere alaba, biloba eta birlobak, oso pozik agertu ziren hizlariak herriko inauterietan edukitako esperientzia dibertigarriak aditzera ematerakoan.
Bi ordu baino gehiagoko hitzaldian, Hector Humberto Demichelis bere bizitza, mundu laborala eta esperientziei buruz aritu zen Eusko Aterpea Euskal Etxean egindako 'Palabras Mayores' (Hitz Nagusiak) zikloko jardunaldi berri batean. Hizlaria hiru urterekin iritsi zen Argentinara eta mintzaldian 'era atsegin batean' gogoratu zituen bere bizitzako pasarteak, adibidez bertako inauterien ospakizuna. 'Hainbeste serpentina botatzen zen lurrera desfilea gelarazi beharra zegoela kalea garbitzeko eta udaleko langileek metro bateko luzera baino gehiagoko paper boletan atera behar zuten serpentina', aipatu zuen Demichelisek bere hitzaldian.

[Hector Humberto Demichelisek bere bizitzako uneak gogoratu zituen Eusko Aterpea Euskal Etxeak antolatutako 'Palabras Mayores' zikloko azken topaketan]

Hector Humberto Demichelisek San Jose ikastetxean iragandako denboraldia ere gogoratu zuen. 15 urte zituela Floreseko Postetxean hasi zen lanean eta 17 urterekin General Rodriguezera bidali zuten. Lanpostu guztietan aritu zen, baita nagusiaren laguntzaile bezala Lujan eta Juningo sukurtsaletan ere. 'Herriko sukurtsala hirugarren mailakoa zen, baina 30 langile baino gehiago zituen eta eskutitz, agindu edota posta-igorpenekin lan asko zuen', gogorarazi zuen Demichelisek.

[Demichelisen hitzaldian parte hartu zuten ikusleen irudia. Tartean protagonistaren alaba, bilobak eta birlobak daude]

Eusko Aterpea Euskal Etxetik aipatzen dutenez, 'protagonistaren komentarioak eta oroitzapenak atsegingarriak eta entzuleen gustukoak izan ziren eta behin baino gehiagotan hizlariaren mintzaldia moztu zuten txaloka hasteko'. Jardunaldian bertan, alabak, bilobek eta birlobek ez zuten topaketa galdu nahi izan eta ezin izan zuten aitonarengatik sentitzen duten harrotasuna ezkutatu protagonistaren esperientziak entzuten zituzten bitartean.


Lotura interesgarriak

Bersek bere esperientziak kontatu zituen 'Palabras mayores' zikloan
2008ko martxoaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana

Oporren ondotik, ohiko ekimenei eutsi die Rodriguez-eko EEak
2008ko martxoaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana

Tarettok lekukoa hartu dio Itceari lehendakari gisa
2007ko abenduaren 19an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia