euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platak Gernikako bonbardaketa gogoratuko 71. urteurrena betetzean, Denak Bat Euskal Etxearen eskutik

2008/04/17

Gernikako bonbardaketaren urteurrena dela eta antolatutako ekitaldien afitxa
Gernikako bonbardaketaren urteurrena dela eta antolatutako ekitaldien afitxa

PUBLIZITATEA

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak ekimenez jantzitako asteburua prestatu du Gernikako bonbardaketaren 71 urteurrena gogoratzeko. Ekitaldiak hilaren 25ean hasiko dira, ostiralean, guda zibileko afitxeen erakusketa batekin eta 'El Bombardeo de Gernika' dokumentalaren emanaldiarekin. Hurrengo egunean, larunbatean, lore eskaintza egingo dute Mar del Platako euskaldunek Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean.
Aurten ere Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak munduan zehar euskaldunek Gernikako bonbardaketa gogoratzeko egiten dituzten ekimenekin bat egingo du. 1937. urtean nazi armadako hegazkinek herri bizkaitarra bonbardatu egin zuten, gernikar asko hil zirelarik. Zibilen aurka egin zen lehen bonbardaketetako bat izan zen eta historialarien esanetan gero Bigarren Mundu Gerran erabiliko ziren taktika militarren entsaioa zen.

Gernikak, baina, tragedia gainditzea lortu du eta Picassok margotu zuen 'Guernica' famatuaren izpirituari jarraiki gertakari latz hauetatik bakearen aldeko mezua atera du, guden aurkako ikur bihurtuz. Urtero, apirilaren 26ean bonbardaketa gogogoratzeko ekimenak egiten dira herrian, eta Diasporan ere asko dira gernikarren saminarekin bat egiten duten euskal etxeak.

Denak Bat-ek prestatu duen egitaraua apirilaren 25ean hasiko da, Guda Zibileko afitxeen erakusketa baten inaugurazioarekin. Jarraian 'El bombardeo de Gernika' dokumentala izango da ikusgai Euskal Etxeko Jose de Ariztimuño liburutegian. Hurrengo egunean lore eskaintza bat egingo dute Mar del Platako euskaldunek herrian dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean eta bonbardaketan hil zirenen gomutan 'Gernikako Arbola' abestuko dute.


Lotura interesgarriak

Denak Bat Euskal Etxea, Mar del Plata
www.denakbat.org.ar

Denak Bat Euskal Etxeak Daniel López Monjeri harrera egin zion
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko apirilaren 1ean

San Miguel astea Denak Baten
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko irailaren 22an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia