euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral. Rodriguezko 'Eusko Aterpea' EEak 11. urtemuga ospatu zuen bukatu berria duen balio anitzeko aretoan

2010/12/09

'Eusko Aterpea' Euskal Etxeko banderadunak 11. urtemugan
'Eusko Aterpea' Euskal Etxeko banderadunak 11. urtemugan

PUBLIZITATEA

Joan den azaroaren 21ean Buenos Aires probintziako Gral. Rodriguezko euskal komunitateko kideek euskal etxearen 11. urteurrena ospatu zuten urratsez urrats eraikitzen ari diren beren egoitzan. Inguruko euskal etxeetako lagunak ere bertaratu ziren 'Eusko Aterpea'ra rodrizgueztarrekin urtebetetzeko brindisa egitera. Etxeko dantzariek bazkaria alaitu zuten euren pauso eta doinuekin eta Mar del Platako Euskal Asteko lehiaketetan parte hartu eta irabazi zutenek aipamen berezi bat jaso zuten.

Gral. Rodriguez, Argentina. Mota askotako ekintzak egin dituzte Gral. Rodriguezko euskaldunek aurten, besteak beste, 'Hitz Nagusiak' zikloa, zine emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak. Baina dudarik gabe, ekintza esanguratsuena segitzea bera, eta indar handiz segitzea, izan da, erakundearen urtemuga berri bat aurrera eginez ospatuz.

Eusko Aterpea euskal etxearen 11. urtemuga 01

['Eusko Aterpea' Euskal Etxeko balio anitzeko aretoa]

Azaroaren 21ean eta estreinatu berria zen etxeko balio anitzeko aretoan, lagun mordo bat bildu zen euskal kulturaren aldeko beste urte bat elkarrekin lan egiten jarraitzea ospatzeko. Argentinako bandera eta ikurriña lekuko, Itziar Mohr-en gidaritzapean ari den dantza taldeak ongietorria eman zien gonbidatuei eta publikoaren gustukoak gertatu ziren dantzak interpretatu zituen.

'Eusko Aterpea' euskal etxearen 11. urtemuga 2010 02

[Etxeko dantzariek bazkaria alaitu zuten]

Bazkarian --Argentinan ohikoa den asado edo 'errekia'--, inguruko herrietako euskal etxeetako lagunek ere hartu zuten parte, tartean, Jose C. Paz-eko 'Toki Eder', Moreno eta Pilar euskal etxeetako ordezkariek.

Beste alde batetik, 'Eusko Aterpea'ko kide batzuek sariak jaso zituzten Mar del Platako Euskal Astean. Hauek izan ziren, hain zuzen ere: Juan Agustin Itcea, “Hizkuntza edo arima” lanarekin; eta Ena Mari Erartes eta Martha Schnorr “Lagunak euskaragatik” testuarekin irabazi zuten Literatur Lehiaketa. Euskal Etxeko Zuzendaritza batzordekideek saridunak zoriontzeko aprobetxatu zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia