euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Marta Bersek bere esperientziak kontatu zituen 'Palabras mayores' zikloan Emakumearen Egunaren ospakizunean

2008/03/14

Marta "Pocha" Bersek bere bizitzari buruz hitz egin zuen "Palabras mayores" zikloko jardunaldian
Marta "Pocha" Bersek bere bizitzari buruz hitz egin zuen "Palabras mayores" zikloko jardunaldian

PUBLIZITATEA

Hezkuntza alorrean izan duen eskarmentu handiaz aritu zen joan den larunbatean Gral. Rodriguez herri argentinarreko Eusko Aterpea Euskal Etxeko liburutegian 84 urte aberats dituen Marta 'Pocha' Berse de Lavallen --komentario gisa, Lavallen, Labaien euskal deituraren bertsio bat da--, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat antolatutako 'Palabras Mayores' (Hitz Nagusiak) bertako zikloko hitzordu berri batean. General Rodriguezen bertan bizi den irakasle honek hezkuntzaren munduari eskaini dio bere bizitzaren zati handi bat eta, gaur egun ere, herriko irakasle erretiratuen elkarteko presidentea da.
Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, General Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeak Marta 'Pocha' Berse de Lavallen gonbidatu nahi izan zuen Palabras mayores hitzaldi zikloan parte har zezan. 'Hauxe da nire ahotsaren doinua, inoiz ez nuen klase batean oihu egiteko beharrik eduki', argitu zuen protagonistak hitzaldia hasi orduko. Haurtzaroa, gurasoak eta '5 esquinas' ondoko etxean izandako bizipenak maitasunez gogoratu zituen. 17 urte besterik ez zituela irakaskuntzan ari zen lanean jada hizlaria. Hirurogeita zazpi urte beranduago, 84 urterekin, hezkuntzaren alde sentitzen duen amodioak segitzen diola arras agerian utzi zuen Marta 'Pocha' Bersek, hezkuntzak bizitzako arlo guztietan duen garrantzia behin eta berriro azpimarratuz zuelarik mintzaldian zehar.

[Gral Rodriguezeko irakasle eta bizilaguna hitzaldiko momentu batean]

Hizlariaren eta entzuleen artean sortu zen elkarrizketa arina eta interesgarria izan zen. Kafea hartzeko tartetxo bat utzi ondoren, protagonistak bere senar Pedro Lavallen eta bi semeak ere aipatu zituen eta bere bizitzaren zati hori ere partekatu zuen entzuleekin. Zenbait anekdota eta pasadizo tartekatuz, Martak bere bizitzako alderdi guztiak ukitu zituen, irakaskuntza bera, landareengatik sentitzen duen pasioa eta baita ere egun presidente gisa aritzen den General Rodriguezeko Irakasle Erretiratuen Elkartean garatzen duen lanaz, hau guztia erakunde horretako zenbait lankide aurrean zituela.

Eusko Aterpea Euskal Etxe barruko Nikomedes Iguain Azurza Herri Liburutegiaren lokala jendez beterik, bi orduz aritu zen Marta 'Pocha' Berse de Lavallen solasaldi bizian. Ondoren, Liburutegiko arduradun den Francisca Vicente liburuzainak lore-sorta bat eman zion opari, Palabras Mayores-en jardunaldi berri batean parte hartzea eskertuz. Segidan, bertaratutakoek topa egin zuten Emakumearen Eguna ren karietara eta Eusko Aterpeak antolatutako ziklo honen hitzordu berriaren arrakasta ere ospatuz.


Lotura interesgarriak

Emakumearen Eguna eta saria Fca. Vicente de Ponce-ri (1997)
Gral. Rodriguez-eko Elvecinal.com webgunean

Sari bikoitza Fca. Vicente de Ponce euskal liburuzainarentzat
2007ko azaroaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia