euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Araba Abesbatzak 3 kontzertu eskainiko ditu Argentinan: Buenos Aires, Bahia Blanca eta Necocheako agertokietan

2008/03/14

Irudian, Araba Abesbatzako kideak
Irudian, Araba Abesbatzako kideak

PUBLIZITATEA

Buenos Aireseko Katedrala eta Bahia Blanca eta Necocheako hiriak izango dira Araba Abesbatzak martxoaren 18tik 30era kontzertuak eskainiko dituen tokiak. Aitor Saez de Cortazarren gidaritzapean, 35 pertsonek osatutako taldeak kantu erlijiosoek, lehenengo partean, eta euskaldunek, bigarrenean, osatutako programa dakarte. Omenaldi txiki bat ere eskaini nahi diote publiko argentinarrari, bertako bizpahiru abesti kantatuz.
Araba Abesbatza datorren asteartean abiatuko da Argentina aldera, martxoaren 18tik 20era bitartean luzatuko den itzulia egiteko herrialde hegoamerikar horretan. Lehenengo kontzertua Buenos Aireseko Katedralean eskainiko du datorren asteko igandean, hilak 23, Berpizkunde Igandea eta Aberri Eguna, euskal egutegian. Abesbatzako zuzendari Aitor Saez de Cortazarrek EuskalKultura.com-i aipatu dionez, argentinar hiriburuko emanaldia '%90ean erlijioso eta euskalduna izango da'. Ez dituzte alor gorietako XX. mendeko euskal autoreak ahaztuko, ezta euskal doinu herrikoien oinarrian lan egindako autoreak ere.

Bi egun geroago, hilaren 25ean, Gasteizeko abesbatza Bahia Blanca kostaldeko hirira abiatuko da autobusez, bertan beste kontzertu bat emateko eta, martxoaren 27an, babazorroak Necocheara egingo dute bidaia hirugarren emanaldia eskaintzeko. Hona hemen hiru kontzertuetan eskainiko duten errepertorioa:

Programa erlijiosoa

- Beati mortui (F. Mendelssohn).
- Periti autem (F. Mendelssohn).
- Ave Maria (J. Rheinberger).
- Aita gurea (C. Peñaflorida).
- Miserere mei deus (J.M. Glez. Bastida).
- Christus factus (J.M. Glez. Bastida).
- Christus factus (N. Otaño).
- Nire Herria (E. Ibargutxi).
- Aita Gurea (A. Madina).
- Tantum ergo (V. Goikoetxea).
- Vinea mea (J. Valdes).
- Regina coeli (J. Valde).
- Ave Maria (V. Goikoetxea).

Euskal kantak

AGURRA
- Agur Jaun Andreak

JAUNGOIKOARI
- Nire Herria (E. Ibargutxi).
- Hiru errege (J. Guridi).

- Arrantzaleak (S. Salaberi).

EMAKUMEARI
- Amaren poema (S. Salaberri).
- Madalen (S. Salaberri).

LURRARI
- Ikusten duzu (A. Donostia).
- Itzali ezina (A. Larrauri).

JAIARI
- Aita San Juanen Bezpera (J.M. Glez. Bastida).
- Gizon dantza (F. Eskudero).
- Kittolis (L. Aranburu).

LANARI
- Arotza (S. Salaberri).

LAGUNTASUNARI
- El carretero (C. Buchard).
- Camino del Indio (A. Yupanqui).

ETORKIZUNARI
- Bonba bat (S. Salaberri).
- Itxaropen bat (I. Urbieta).

IRTEERA
- Agur Jaunak (I. Urbieta).
- Erromerian (Herrikoia).
- Gurea da (S. Salaberri).

Urrirako emanaldia Biboko Sinfonikoarekin Euskaldunan

Etorkizunerako proiektuei dagokienez, Araba Abesbatzak urriaren lehen astebururako 'proiektu berezi' bat duela aurreratu du Aitor Saez de Cortazar zuzendariak. Gasteizeko abesbatza eta Algortako Biotz Alai (Bizkaia), Voces de Navarra (Nafarroa) eta Donostiako Easo Abesbatzek (Gipuzkoa) Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian kontzertua eskainiko dute Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

Araba Abesbatza. Ahots baxuko koru gasteiztar hau euskal musikan interesa eta unibertsaltasun bokazioa zuten gazte batzuk sortu zuten 1968an. Lehenengo etapa batean, ezaugarri izan zituen errepertorioaren barruan Sabin Salaberri abesbatzako lehen zuzendariaren konposaketa eta egokitzapenak. Emanaldiei dagokienez, Euskal Herriaz gain, Frantzian eta Espainian barrena, Belgika, Portugal, Hungaria eta Italian ere aritu izan da taldea. Bestalde, abesbatzak bere lanaren testigantza utzi du zenbait diskotan, euskal musika korala bere alderdi guztietan zabaltzeko hartua duen konpromisoaren adierazgarri.


Lotura interesgarriak

Araba Abesbatzaren webgunea
www.coroaraba.com

Zarautz Abesbatzak bi kontzertu emango ditu Buenos Airesen
2008ko martxoaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Landarbaso korala AEBtara joango da hil bukaeran
2007ko ekainaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Anaiki koral paristarrak 20 urte bete ditu
2007ko abenduaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara eman

Lau euskal etxeetako koruak Tandileko V. Abesbatz Topaketan
2007ko azaroaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Buenos Aireseko Alkartasuna koralak 15 urte bete ditu
2007ko urriaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia