euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Rodriguezeko Aberri Egunaren ospakizunak inguruneko delegazioak bildu zituen topaketa berri batean

2008/04/19

Haurrek ikurrina eta argentinar bandera eskuan zutelarik ospatu zuten General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea'-ko Aberri Eguna
Haurrek ikurrina eta argentinar bandera eskuan zutelarik ospatu zuten General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea'-ko Aberri Eguna

PUBLIZITATEA

General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatu zuen iragan apirilaren 6an Buenos Aires probintzian. Ospakizunean bildutako 130 partaideek Jubilatuen eta Pentsiodunen aretoa bete zuten eta euskal eta argentinar musiken, krioilo erre baten gozamen, joko eta zenbait zozketen artean, parte hartzaileek ekitaldiaz gozatu ahal izan zuten berandu arte. Ekintzan Lujan, Las Heras, Moreno, Marcos Paz eta Pilarreko delegazioak aritu ziren.
'Eusko Aterpea' Euskal Etxeko arduradunek ohar baten bidez iragan hilaren 6an ospatutako Aberri Egunaz informatzen dute. Adierazten dutenez, Jubilatuen eta Pentsiodunen Zentroan bildutako partaideek txaloekin ongi etorria egin zieten ikurrina eta argentinar bandera zeramatzaten haurrei. Jarraian, ikusle guztiek argentinar aberriko himno nazionala abestu zuten eta Euskara Tailerreko ikasleek 'Gernikako Arbola' kantatu zuten euskaraz eta gazteleraz.

Oroitzapenezko ekitaldiak ondoren, Daniel Rey eta Jorge eta Marcelo Gil sukaldariek egindako krioilo erre bat dastatu ahal izan zuen bertako jendetzak. Zenbait joko eta zozketa egin ondoren, Euskal Etxeko lehendakari Raul Tarettok hitza hartu eta aretoa bete zuten partaide guztiei eskerrak eman zizkien bertara hurbiltzeagatik. Bereziki, Lujan, Las Heras, Moreno, Marcos Paz eta Pilarretik etorritako ordezkarien presentzia eskertu zuen.

Euskal Etxeko obrak

Bestalde, 'Eusko Aterpea'-ko Mendebaldeko erdialdeko horman egingo diren obrak ez zituen alde batera utzi nahi izan Tarettok eta metro sinbolikoarekin oraindik lagundu ez duten pertsonei lehenbailehen egiteko eskatu zien. Mahakide guztiek 'txalo ugari' eskaini zizkieten Zuzendaritza Batzordeko kide guztiei jaso zuten arreta eta ardurarengatik.

Arratsaldeko 17:00ak aldera, txerri erre bat zozketatu zen eta jarraian Aberri Eguna ospakizuneko ekitaldiari amaiera eman zitzaion 'egun ona' pasa ondoren. Euskal Etxeak ez du aukera pasatzen utzi nahi ospakizuna aurrera eramaten lagundu duten pertsona edota erakundeen lana eskertzeko: Margarita Gorazurreta, Ercilia de Il Giardano, Silvana Viñes de Golfus, Antonio Marrano, herriko irakasle jubilatuak, 'El Vecinal' eta 'La Hoja' astekariak, eta Peron kaleko Jubilatuen eta Pentsiodunen Zentroa.


Lotura interesgarriak

Hector Demichelis, Gral. Rodriguezeko 'Palabras Mayores' zikloan
2008ko apirilaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Washingtoneko Euskal Etxeko bigarren Aberri Eguna
2008ko apirilaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana

Madrileko Euskal Etxeak Aberri Egunarekin bat egin zuen
2008ko apirilaren 9an EuskalKultura.com-en argitara emana

Ehun bat jende bildu ziren Aberri Eguna ospatzeko La Habanan
2008ko apirilaren 3an EuskalKultura.com-en argitara emana

Giro ederrean bizi izan zuen New Yorkeko Eusko Etxeak Aberri Eguna
2008ko apirilaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Aberri Eguna Sydney-en
2008ko martxoaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Aberri Egunak oihartzunik izan zuen Mexiko hiriburuan
2008ko martxoaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskaldunek eta eskoziarrek batera ospatu zuten Aberri Eguna
2008ko martxoaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

Caracaseko Euskal Etxeak Aberri Eguneko jaia bizi zuen
2008ko martxoaren 25ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia