euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelasko Aberri Eguneko Dantzari Topaketaren V. edizioa martxoaren 26 eta 27an egingo da

2011/03/03

Iazko Topaketan Cañuelasko euskal etxeko txikiek ere hartu zuten parte (argazkia EuskalKultura.com)
Iazko Topaketan Cañuelasko euskal etxeko txikiek ere hartu zuten parte (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Duela bost urte jaiotako proposamenari jarraituz aurten ere Cañuelasko 'Denak Bat' Euskal Etxeak Dantzari Topaketan parte hartzeko gonbitea luzatu dio euskal komunitateari. Gazteak elkartzeko eta euskal giroaz disfrutatzeko helburua duen jai hau martxoaren 26 eta 27an gauzatuko da eta jadanik bederatzi dantza taldek konfirmatu dute partaidetza. Festa, euskal erakundeak Aberri Eguna ospatzeko egingo dituen ekitaldien barne dago eta, aurreko urteetan bezala, bertako Nekazaritza Elkarte, Smata sindikatu eta herriko Udalaren babesa izango du.

Cañuelas, Argentina. Bosgarren urtez jarraian 'Denak Bat' euskal etxeak dantzarien 'eskualde topaketa' egingo du martxoaren azken asteburuan. Bederatzi euskal etxe daude dagoeneko dantzatuko dutenen zerrendan: Cordobako 'Gure Txokoa', Villa Mariako 'Euzko Etxea', Maipuko 'Anaitasuna', Chascomusko 'Zingirako Euskaldunak', La Platako 'Euzko Etxea', Buenos Airesko 'Ekin Dantzari Taldea' eta 'Accion Vasca', Gral. Rodriguezko 'Eusko Aterpea' eta 'Gral. Las Herasko Euskal Etxea'.

Ekimenaren egitarauari dagokionez, larunbat eguerdian hasiko dira biltzen neska-mutilak euskal etxeko egoitzan eta iluntzean hasiko da ikuskizuna etxeko abesbatzaren eskutik eta Sarriegi maisuaren piezak joko dituen danborrada batekin. Dantzaldia herriko plazan egingo da eta ondoren partaide guztiak euskal etxean bilduko dira afari eta erromeria partekatzeko. Ostatua Smata-ko instalazioetan izango da eta erreki batekin bukatuko da festa igande eguerdian, Nekazaritza Elkartean.

Vaucherren prezioa --larunbateko bazkari eta erromeria, ostatua, eta igandeko gosari eta bazkaria-- 200 pesokoa izango da dantzari eta taldeetako zuzendarientzat eta 220 pesokoa laguntzaileentzat. Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko, helbide hauetara idatzi: margaita18@yahoo.com.ar edo vetcanuelas@yahoo.com.ar.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia