euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral. Rodriguez eta Pilar-eko euskal etxeetako kideek Eusko Aterpearen egoitzan ospatu zuten Euskararen Eguna

2007/12/17

Marcela Balbi eta Ena M. Erartes banderadunak
Marcela Balbi eta Ena M. Erartes banderadunak

PUBLIZITATEA

Aurrera eginez euskal etxeek Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara antolatutako ekitaldiekin, General Rodriguez hiri argentinarrean egindakoak dakartzagu segidan, hitzordu berera ondoko Pilar hiriko euskal etxeko kideak ere bertaratu zirelarik. Ez da ahaztu behar Hego Konoan eskola urtea urte naturalarekin bukatzen dela eta beraz abendu hasieran bukatzen direla kurtso eta ikastaroak, tartean euskarazkoak. Euskararen Eguneko festak, klaseen amaiera markatzen du, beraz, eta egokiera ona izan ohi da urtean zehar ikasitakoak jendaurrean batera edo bestera agertzeko.
Gisa horretan, Gral. Rodriguez-eko Eusko Aterpea Euskal Etxearen Euskararen Egunbeko ekitaldiak abenduaren lehenean egin ziren, kasu honetan arratsaldez. Buenos Aires probintziako herri honetan Marcela Balbi euskera ikasleak eta Ena M. Erartes andereak, bandera nazional argentinarra eta ikurriña eramanez egin zuten sarrera.

Zuzendaritza Batzordeko lehendakariorde Raul Tarettok ongietorria eman zien bildutakoei eta Mari Carmen eta Alicia Itcea irakasleek egunari zegozkion hitzak bota zituzten. Ondoren, Marcela Balbi Mutuverriak Euskal Herriko historia eta ohiturei buruzkol hitzaldi entretenigarri bat eman zuen, bereziki hizkuntza arloan sakonduz.

[Bi banderadunak Raul Taretto eta Alicia Itcearekin batera]

Jende ugari bildu zen hartara. Gero Roberto Arizmendi euskalargentinarraren "Gora Vasco" filma ikusi ahal izan zuten bildutakoek eta, ekitaldia ixteko, eraikinaren eraikitze lanetan egindako aurrerapausoak ikustera joan ziren bertaratutakoak. Azkenik, egoitzako txokoan prestaturiko jakiak dastatu zituzten, tartean pintxoak, txistorrak, tartak eta etxean eginiko budinak.


Lotura interesgarriak

Eusko Aterpeak Buenos Aireseko Senatuko dohaintza jaso du
2007ko azaroaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

Omenaldi bikoitza Eusko Aterpea-ko liburuzainari
2007ko azaroaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Malvinetako hiru gerlari ohi Gral. Rodríguez-eko Eusko Aterpean
2007ko abuztuaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia