euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko probintziak 63 hektarea lur eman dizkio La Platako Euskal Etxeari kiroldegi bat egin dezan

2007/12/17

Lurren zesioaren ekitaldia (argazkia eldia)
Lurren zesioaren ekitaldia (argazkia eldia)

PUBLIZITATEA

Lurren zesioa kargurik gabe eta bost urterako izango da, beste horrenbeste urtez luzagarria. Euskal Etxeak kiroldegi bat egingo du bertan eta horren truke lursaileko paisaien hobekuntzaz, mantenimenduaz eta ingurunea babesteaz arduratuko da. Futbolean, hockeyan aritzeko zelaiak, quincho bat, igerlekua eta agian errugbian jolasteko zelaiak egiteaz gain, 50 hektarea okupatzen dituen mendi bat herritarrentzako ibiltoki bihurtuko dute, baso-berritzeari ekingo dio euskal erakundeak, bere lehendari Javier de la Clúa baso-ingenieriak El Día egunkariari adierazi dionez.
La Platako Euzko Etxeak bere 850 bazkideen beharrei erantzuten dien kirol eremua lortuko du eta horren truke euskal etxeak Villa Elisan --La Platatik 15 kilometrora-- dagoen Las Banderitas auzoko lursaila atondu eta zainduko du, zatietako bat parke publiko bihurtuz. Carnaval errekaren iturburua kokatzen da lurrotan eta eukalipto mendi trinko batek estaltzen du gaur egun nahiko hondatua eta erabat utzia dagoen eremua. Egun edonor sartu daiteke eta legez kanpoko zuhaitz mozketak eta sute handi bat ere jasan ditu azken urteotan inolako azpiegiturarik ez duen lursail honek.

Lehenengo pausoa zulaketa bat egitea izango du Euzko Etxea erakundeak, ura aurkitzeko eta ondoren hasiko dira lanekin. Bertatik El Día egunkariari adierazi diotenez, euren asmoa kirol instalazioen inaugurazio ofiziala 2008ko urrian La Plataren esku egongo den Argentinako Euskal Aste Nazionalareekin batera egitea izango litzateke.

Lurren zesioa joan den abenduaren 5ean egin zen La Platako Euzko Etxea-ko ekitaldi-aretoan. Raúl Rivarak, Buenos Aires probintziako Nekazaritzako ministroa eta Javier Clúa euskal lehendakaria izan ziren bi instituzioen ordezkari eta sinatzaile.


Lotura interesgarriak

La Platako Euzko Etxea
www.centrovasco.com

La Platako Unibertsitate Nazionala, euskal irakasle baten bila
2007ko abenduaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Txano Gorritxu' antzeztu zuten La Platako txikiek Euskararen Egunean
2007ko abenduaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Maite Iturre, La Platako euskaldun bat estatu espainiarrean saridun
2007ko abenduaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia