euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral Rodríguez-eko EEak Malvinetako hiru borrokalari ohiri eman zien hitza 'Palabras Mayores' ekimenaren baitan

2007/08/27

Hiru borrokalari ohietako bat, Santiago Tettamazi lizentziatua, bere hitzaldia eskaintzen ari zela
Hiru borrokalari ohietako bat, Santiago Tettamazi lizentziatua, bere hitzaldia eskaintzen ari zela

PUBLIZITATEA

Hiru gerla borrokalari ohi hauen lekukotasuna 'Palabras Mayores' delako ekimenaren baitan behar da kokatu. Duela urte t'erdi abiarazia, ekimena arrakastatsua suertatu da orain artean. Azkeneko saio honetan, gonbidatuek, Argentina eta Erresuma Batuak 1982an izan zuten gatazkan zibilek izan zuten partaidetza aipatu zuten, baita atzerritarrena ere eta iraganean zein gaur egun zertan den 'Malvinen afera' azaldu zuten. Solasaldia filmatu egin zen eta Euskal Etxeko Liburutegian egongo da eskuragai.
Palabras Mayores (hitz nagusiak) Eusko Aterpeak orain urte t'erdi abiarazi zuen ekimena da eta 'kontatzeko asko daukaten' pertsonak elkarrizketatze da bere funtsa, Raul Taretto Euskal Etxeko lehendakarioreak agertzen duenez. Elkarrizketak filmatu eta digitalizatu egiten ditugu eta ondoren liburutegian uzten ditugu, gai eta lekukotasun horietan interesa daukaten pertsonek kontsulta ditzaten. Dagoeneko hamargarren ekitaldia daraman ekimen honen baitan, joan den abuztuaren 18an, larunbata, elkarrizketa berria egin zitzaien, kasu honetan José Parada, Lorenzo Rodríguez eta Santiago Tettamanzi-ri, hiruak Malvinetako borrokalari zibil ohiak eta 'Operativo Malvinas' Gerra Beterano Zibilen Zentruko ordezkariak.

[Santiago Tettamanzi, José Parada eta Lorenzo Rodríguez izan ziren euren lekukotasuna Eusko Aterpea Euskal Etxera bildutako jendearen aurrean agertu zuten hiru borrokalari zibil ohiak]

Egin zitzaien elkarrizketan zehar, gerla beteranoetako bakoitzak Argentina eta Britainia Handiaren artean Malvina eta Georgias del Sur irlen karietara 1982an sortu zen gatazka harek euren barnean eragin eta utzi zituen bizipenak, eskarmentua, anekdota eta sentimentuak aipatu zituen. Santiago Tettamanzi lizentziatuak itsas merkataritza marinel talde batentzat 'kausa nazional batean borondatez parte hartu ahal izateak' izan zuen esangura azaldu zuen, eta, beste aldetik, 'gaur egun borrokalari ohientzat dagoen errekonozimendu falta'.

Atzerritarren eta probintzietako gazteen partaidetza

Bigarren elkarrizketatua José Parada izan zen, jatorriz A Coruñako gizona. Paradak atzerritarren lankidetzak gerlan izan zuen garrantzia azpimarratu zuen eta lankidetza horri esangura berezia eman zion: 'Argentinari eskerrak emateko modu bat izan zen, emigratu zutenean bere baitan hartu zituelako'. Lorenzo Rodríguez-ek, bere aldetik, adierazi zuen bera Chaco probintziakoa zela eta gatazka zelaietan bere lur bereko morroiak topatzen zituela, probintzietako gazteen kopurua oso altua izan zela azpimarratuz'.

Elkarrizketen zatia bukatutakoan, Malvinetako heroiei eskainitako olerki batzuk irakurri ziren, gerla garaian Héctor Poncino bertako bazkideak eginikoak eta ardoa eta pintxoak dastatu ziren. Ekitaldia hamarretatik goiti luzatu zen eta omenaldira bertaratu zirenen artean, Gral. Rodríguez eta José C. Paz-eko borrokalari ohi askoren presentzia nabarmen daiteke.

Liburu dohaintzat EEko liburutegiari

Aldi berean, bilkura bibliotekarako dohaintzat hartzeko ere baliatu zen, abuztua 'liburu dohaintzen' hilabetea baita. Hori dela-eta, Eusko Aterpeak adierazi du materiala eman nahi duen edonork aski duela harremanetan jartzea horiek guztiak errezibitzeko arduradunarekin, hala nola Francisca Vicente de Ponce anderearekin, 0237- 4853456 telefonoan eta euskal etxeko jendea pasatuko dela erretiratzera.


LOTURA INTERESGARRIAK

Hauteskundeak Eusko Aterpean, Horacio Marotto, presidente
2007ko martxoaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Gral. Rodríguez-ek Niko Iguain gogoan haren urteurrenean
2006ko martxoaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana

5.000 alek osatzen dute Gral Rodríguez-eko Niko Iguan liburutegia
2005eko abenduaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia