euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara menperatzen duten 50 urtetik gorako bi aktoreren bila ari dira Argentinan filmazio baterako

2011/03/04

'Untxi emakumea'ren behin-behineko afixa. Aste gutxi barru hasi behar du errodatzen Buenos Aires hiri eta probintzian
'Untxi emakumea'ren behin-behineko afixa. Aste gutxi barru hasi behar du errodatzen Buenos Aires hiri eta probintzian

PUBLIZITATEA

FEVA Argentinako euskal elkarteen federazioak azaldu duenez, ekoiztetxe bateko arduradunak bi pertsona bila zuzendu zaizkio, 50 urtetik gorako bi euskal hiztun bila hain zuzen, euskara menperatzearekin batera, antzerki edo antzezpen munduan eskarmenturik daukaten edo bestela jendaurrean aritzen ahalgetzen ez diren bi pertsona bila. Gidoiak bi gizon markatzen baditu ere, litekeena da emakume bat edo bi ere izan daitezen hautatuak, gainerako eskakizunak betetzen dituzten neurrian. Filma Veronica Chen-en 'Untxi emakumea' da, bere identitatearen xerka ari den emakume baten identitate arazoak aurkezten dizkigula.

Buenos Aires, Argentina. Dirudienez, euskara menperatzen duten bi antzezle hauen beharra Veronica Chen-en 'Mujer conejo' filmerako da. Izenburua, aurreprodukzio unean dago eta Bambu Films-ek darama bere ardura. Gastón Goldmann zuzendari-laguntzailea ari da antzezleen kastina egiten. Pertsonaietako bik euskara menperatu behar dute, eta karia horretara Buenos Aires inguruko euskal komuniatte inguruetara eta FEVAra zuzendu ditu pausoak, honako ezaugarriak beharko lituzkeen bi pertsona bila:

-lehenengo une batean, 50 urtetik gorako bi gizon bila dabiltza
-euskara arin behar dute mintzatu
-antzezle gisa eskarmentua badute, hobe (zineman, TVn, antzerkian...)
-edo, bestela, naturaltasunez eta lotsak baztertuta behar dute ibili kamera aurrean
-hiriburutik kanpo gehienez bederatzi egunez bidaiatzeko aukera beharko dute izan

Filmean parte hartzea ordaindua izango da, jakina. Gidoiak bi gizon esaten badu ere, emakumeek ere izan ditzakete parte hartzeko aukerak, hauek ere 50 urtetik gorakoak badira eta gainerako baldintzak ete betetzen badituzte.

Harremantzeko edo zalantzak argitzeko, deitu telefonoz 4777-5304 zenbakira Gaston Goldmann-ez galdezka, edo mugikor honetara: 15-56602246; e-mailez, berriz, idatzi hona: superluro@gmail.com.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia