euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako Euzko Etxeak Alex de la Iglesiaren 6 filmeko zikloa emango du urria bitartean

2009/06/04

Alex de la Iglesia zine zuzendari bilbotarra
Alex de la Iglesia zine zuzendari bilbotarra

PUBLIZITATEA

Cordoba probintzia argentinarreko Villa Mariako Euzko Etxea-k bere lehenengo Euskal Zinema Zikloa hasi du, Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarrari eskainia. 'Piztiaren Eguna' (1995) izan da joan den astean, maiatzaren 27an zikloa abiatzeko hautatutako filma. Jarraipena, hilabete honetako 24an emango zaio, asteazkenez, 'Perdita Durango'rekin (1997), eta honela, film bana hilero, urrira arte, tituluak orden kronologikoan emanez, azkena, urriaren 28an 'Haurraren Gela' (2006) izango delarik. David Azumendik koordinatzen du zikloa.

Villa María, Argentina. Villa Mariako Euzko Etxea-k antolatutako Euskal Zinema Ziklo hau euskal elkarte horren egoitzan (Lisandro de la Torre 33) gauzatuko dira, hilean behin, asteazkenez, gaueko hamarretan beti. David Azumendi koordinatzaile, Alex de la Iglesiaren filmografiaren errepasoa egingo da. Zikloko lehenengo saioa, 'Piztiaren eguna' (1995), anti-Kristoa lurrera heltzekotan dagoela deskubritzen duen apez bati buruzkoa da.

Hurrengo emanaldia sartu garen ekain honetako 24ean izango da, 'Perdita Durango' (1997) filma jendaurreratuz. Segidan, uztailaren 26an, beti asteazkenez eta gaueko hamarretan, 'Komunitatea' (2000) etorriko da. Ondoren, abuztuaren 26an, '800 bala' (2003), eta irailaren 30ean 'Krimen perfektoa' (2004), zikloa urriaren 28an bukatzeko, 'Haurraren Gela'rekin (2006).

Erakustaldia Euzko Etxearen areto izendatu berri batean egingo da, 'Euskal Herria aretoa'n, 150 pertsona erraz hartzen dituena. Antolaketa arrazoiak medio, zikloan parte hartzeko interesadunei astelehenetik ostiralera pasatzeko eskatzen zaie, iluntzeko zazpietatik bederatziak arte, sarrerak jasotzeko. Sartzea libre eta kitorik da.

Lotura interesgarriak

Alex de la Iglesiaren orria
http://www.clubcultura.com/clubcine/clubcineastas/delaiglesia/index.htm

Alex de la Iglesia Mendoza, gaztelaniazko Wikipedian
http://www.clubcultura.com/clubcine/clubcineastas/delaiglesia/index.htm



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia