euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUko Udako Ikastaroek ikastaroa eskainiko dute "XIX eta XX mendeko euskal emigrazio(ar)en tokiko aniztasunaz"

2024/05/06

Oscar Álvarez Gila eta Esther Korta Gabiola zuzendari, ikastaroa aurrez-aurrekoa eta doan izango da eta euskal migrazio historikoen konplexotasuna eta aniztasuna sakonago ezagutaraztea du helburu, bereziki baina ez soilik Ispasterren eta Bizkaiko Lea-Artibai eskualdetik abiatutako tokian tokiko ikuspegi baten bitartez. Ispasterren egingo da uztailaren 5 eta 6an, ostiral eta larunbatez, eta honakoa ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Gral. Belgrano: ilusioa, konpromisoa, iragana geroa dantzatzen irakasten, Gernikako Arbolaren kimu berria errotuta Diasporan

2024/05/06

Gernikako 87. Bonbardaketaren memoria ekitaldi hunkigarri baten baitan, Gure Etxeari oparitutako Tandilgo izen bereko Euskal Etxeak Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten Gral. Belgranoko “1° de Agosto” Parkean Azkenik iritsi da eguna, eta hainbatek amestu bezala, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak, Gral. Belgranoko izen bereko Euskal Etxe Gure Etxeari oparitutako Gernikako Arbolaren kimua landatuta dago, dagoeneko hazten, herri honetako plaza nagusian, "Abuztuaren lehena" parkean. Zeremonia apirilaren 27an, Gernikako Bonbardaketaren 87. urteurrena gogoratzeko ekitaldiaren baitan egin zen, "Banderen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Argentinara bidaiatuko da Korrontzi euskal folk taldea, Bahia Blancan 2024ko Euskal Aste Nazionalean parte hartzeko

2024/05/03

Bahía Blancan, diasporak Korrontzi euskal folk musika talde ospetsuaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango du Korrontzi folk musika taldeak bere dantza eta musika barreiatu ditu mundu osoan zehar, jaialdi handietan joz eta hainbat herrialde bisitatuz, besteak beste, AEB, Irlanda, Brasil, Malasia, Herbehereak, Grezia, Italia, Kanada, Hungaria, Portugal, Ingalaterra, Txipre, Maroko, Alemania, Kroazia, Cabo Verde, Eslovenia, Austria, Turkia eta Reunion Uhartea, eta sari ugari ere jaso ditu. Taldekideekin hitz egiteko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Patxi Bisquertek bukatu du 'Ombuaren itzala'ren grabaketa Argentinan: orain Europakoa, "ikusten diogu amaiera"

2024/05/03

Filmazioko irudiak: ezkerrekoan, Joseba Usabiaga  eta Patxi Bisquert zelaietako txabola batean; eta Sara Cozar (Otañoren emaztearena egiten du) herriko jendearekin, eskuinean

Ez da bide erraza izan eta izaten ari, baina Pedro Mari Otaño (Zizurkil, 1857-Rosario, 1910) bertsolariari buruzko 'Ombuaren Itzala' dokumentalaren filmazioa abian da dagoeneko eta erritmo onarekin gainera. Patxi Bisquert buru duela, ia hilabete osoa igaro du ekoizpen taldeak Argentinan, eta grabaketen eta egindakoaren balantze ezin hobea egiten du Bisquertek. Orain Euskal Herrian grabatzea dagokie geratzen diren eszenak eta horren ostean postprodukzio fasea. "Erritmo honetan jarraituz gero, irailean egon daiteke prest", garaiz agian Donostiako Zinemaldian estreinatzeko, iradoki du.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Igor Elortzak eta Rafa Ruedak bertso, musika eta antzezlana eskainiko dute gaur Washintonen, bihar eta etzi New Yorken

2024/05/02

Igor Elortza y Rafa Rueda,  'Anonyme Popular' euren ikuskizunaren ibilaldiaren azken txanpan, AEBra iritsi dira eta hiru emanaldi eskainiko dituzte aste honetan, ostegunetik larunbatera, gaur Washington hirian, eta bihar eta etzi New Yorken. 'Anonyme Popular' bertsoak, musika eta ikusentzunezkoak biltzen dituen proiektua da. 2022an abiatu zen eta, hainbat agertoki bisitatu ostean, eta Ipar ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia