euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igor Elortzak eta Rafa Ruedak bertso, musika eta antzezlana eskainiko dute gaur Washintonen, bihar eta etzi New Yorken

2024/05/02

PUBLIZITATEA

Washington Hiria, AEB. Igor Elortza y Rafa Rueda,  'Anonyme Popular' euren ikuskizunaren ibilaldiaren azken txanpan, AEBra iritsi dira eta hiru emanaldi eskainiko dituzte aste honetan, ostegunetik larunbatera, gaur Washington hirian, eta bihar eta etzi New Yorken. 'Anonyme Popular' bertsoak, musika eta ikusentzunezkoak biltzen dituen proiektua da. 2022an abiatu zen eta, hainbat agertoki bisitatu ostean, eta Ipar Amerikako minibira honen ondotik, bere azken hiru kontzertuei ekingo die, Gasteizen, Baionan eta Bilbon, azken-azken hau ekainaren 6an.

Proiektuaren emaitza da, besteak beste, 'Anonyme Popular' izen bereko disko-liburua, zazpi pieza eta zuzenekoekin. Aiora Renteria Zea Mayseko kantaria —kointzidentziaz martxoan AEBn egon denak San Frantzisko eta Boise, eta Mexikoko Guadalajara eta Mexiko hiriburuko agertoki eta euskal etxeetan kantatuz— lagun izan dute 'Agian' azkeneko piezan, Aste honetako ikusentzunezkoak ingelesezko azpitituluiz eskainiko dituzte Washinton eta New Yorken. Hona piezetako batzuk (azp. ingelesez):

Hauek izango dira emanaldiak

- Maiatzaren 2an, Washington DC area
School of Languages, Literatures & Cultures de la Universidad de Maryland
- Maiatzaren 3an, New York - I
Kerouac Festival-en
- Maiatzaren 4an, New York - II
New Yorkeko Eusko Etxean  Sarrerak

Anonyme popular, euskaraz
Anonyme popular, English

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia