euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (5): Aretoa beteta, dantza saioa Necocheako Paris Antzokian (bideo laburpena)

2023/11/20

Aretoa beteta, 19 dantza talde, 21 euskal etxetakoak, Necocheako 2023ko Euskal Aste Nazionaleko emanaldi artistikoa eskaini zuten
Aretoa beteta, 19 dantza talde, 21 euskal etxetakoak, Necocheako 2023ko Euskal Aste Nazionaleko emanaldi artistikoa eskaini zuten

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Bosgarren kronika. Larunbat iluntzean, kalejira dantzari eta musikariekin, erraldoi eta buruhandiekin eta jende asko partaide zela Necocheako Euzko Etxetik hiriko Paris Antzokiko ateetaraino iritsi zen, urteroko Euskal Asteko urteroko ohiko emanaldi artistikoaz gozatzeko asmoz. Aretoa jendez mukuru, sarrerak aspaldi agortuta. 21 euskal etxetako19 dantzari taldek 2023ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko euskal dantzen gau handia ospatu zuten.

Jarraian, ikuskizunaren egitaraua eta interpreteak bi bideok osatutako irudi kronikan.

Lehenengo zatia:


2023ko azaroaren 11eko Dantza emanaldia Paris Antzokian, lehenengo zatia

- Aurresku eta Suite, Necocheako Euzko Etxea
- Brokel Dantza Saila, Bahía Blancako Unión Vasca
- Almute, Concordiako Ibaiko Izarra
- Arku dantza, Tandilgo Gure Etxea eta Tres Arroyosko Hiru Erreka
- Bok Espok, Cañuelasko Denak Bat
- Jauzi koreografikoak, San Nicolásko Euzkal Etxea
- Akelarre, Chascomúseko Zingirako Euskaldunak
- Makil txikiak Xenpelarrena, Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea
- Laguardiako Arku Dantza, José C. Pazeko Toki Eder
- Hator hator, Buenos Airesko Laurak Bat

Bigarren zatia:


2023ko azaroaren 11eko Dantza emanaldia Paris Antzokian, bigarren zatia

- Mahaigaineko dantza, Montevideoko Haize Hegoa (Uruguai)
- Arantzako Dantzak, Buenos Airesko Oihankide Taldea
- Azkoitia, Maipúko Anaitasuna
- Sorgiñak, Chacabucoko Guillermo Larregui
- Makil Dantza, Mar del Platako Denak Bat
- Kaxarranka, Pergaminoko Lagun Onak
- Aukeran, Buenos Airesko Euskaltzaleak eta Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
- Launango eta ezpata joku nagusia, La Platako Euzko Etxea
- Zuberotarra, Rosarioko Zazpirak Bat
- Fandango eta Arin Arin, Necocheako Euzko Etxea

(hurrengo emanaldia, igandeko ekitaldiak bilduz)



Komentarioak

  • Ederra!

    Hau gauza ederra, mirestekoa benetan!!! Zorionak dantzariei eta parte hartu zuten guztiei!!!

    Patxi Etxeberria (Donostia), 2023/11/20 17:05

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia