euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ezin izan zenuen segitu San Frantziskon "Euskal Andreen Egintza Amerikan" eguna? Orain ahal duzu, hona bideoak

2023/11/20

BEO Basque Educational Organization-ek hizpideatera nahi izan du emakumearen gaia AEBko euskal komunitateetan
BEO Basque Educational Organization-ek hizpideatera nahi izan du emakumearen gaia AEBko euskal komunitateetan

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Bertako BEO (Basque Educational Organization) euskal erakundea antolatzaile, azaroaren 21ean egin zuten San Frantziskon "Euskal Andreen Egintza Amerikan" eguna, ingelesez 'The Impact of Basque Women in America' azpititulua hartu zuen jardunaldia. Bertatik bertara segitu zutenek gogo eta atsegin handiz jarraitu zituzten saioak izan zituen hiru solasaldi edo iritzi eta eskarmentu truke nagusiak, beti ere emakumeak eta euren ekarpena eta behar-bezala-ez-aitortutako protagonismoa Estatu Batuetako euskaldunen historian gaia aipagai.

Orain, bertaratzeko aukera izan ez zutenek, hiru saio horiek bideoan ikusteko aukera izango dute, BEOk bere webgunean kokatu baititu. Aurkezterakoan, BEOk dio egun horretan egin zena hastapen edo abiatze bat besterik ez zela izan, eta asko dagoela oraindik ikertzeko, mintzatzeko eta aurreratzeko, eta egun bakarreko proposamen honek bere lana bete zuela baldin eta gaiarekiko interesa, gogoeta eta solasa eragiten badu.

Hiru saioak hemen topa ditzakezu, klik egin esteka bakoitzean:

.1.- Women, the backbone of the boardinghouse (Emakumea, euskal ostatuaren bizkarrezurra). Moderatzailea, Jeronima 'Jeri' Echeverria Ph.D. historialari eta ikertzailea. Mahai inguruko partaideak:

  • Aña Iriartborde (Des Alpes, San Frantzisko, Kalifornia)
  • Bernadette Berterretche Helton (Centro Basco, Chino, Kalifornia)
  • Jenny Maitia Poncetta (Woolgrowers Restaurant & Cocktail Lounge, Bakersfield, Kalifornia)
  • Marie Louise Lekumberry (J.T. Basque Bar & Dining Room, Gardnerville, Nevada)
  • Meggan Laxalt Mackey (Thérèse Alpetche Laxalt French Hotel, Carson City, Nevada)

2.- Inner Strength: Portraits of Basque Women, a presentation (Barneko indarra: euskal emakumeen erretratuak, aurkezpen bat)

  • Boiseko Euskal Museoko zuzendarietakoa den Patty Miller-en eskutik

3.- Today's Basque Women Leaders and Their Impact on Basque Communities (Egungo euskal emakume buruzagiak eta euren eragina euskal komunitateetan). Moderatzailea: Marie Laxague Rosecrans Impact Industries Marketing zuzendari nagusia Salesforce-n eta San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kidea. Mahai inguruko partaideak:

  • Argia Beristain. Garapenerako lehendakariordea, Boise State University, Boise, ID
  • Esther Ciganda. Atleta/Hezitzailea/Ekintzailea, Moses Lake, WA
  • Madalen Bieter. Irratsaio sortzailea / terapeuta fisikoa, Boise, ID
  • Nere Lete Hezitzailea, Boise, ID
  • Zoe Bray. Artista, Reno, NV


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia