euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Hirugarren Gastrosession saioa Euskal Etxean orori zabalik, bi plater prestatu eta dastatuko dira

2024/05/07

Non: Madril, Espainia

Maiatzaren 7an, 19:30ean Madrilgo Euskal Etxeko Sukaldean, hirugarren Gastrosession saioa. Honela aurkezten digute ekitaldia:

Sukaldeko suak piztuko ditugu, arrozen munduan murgiltzeko. Bai, hain ohikoa eta delikatua den zereal hori, batez ere Levante-Valentziako eran landu behar denean!

Oraingo honetan, Carlos Ripoll, Alacanteko sukaldaria izango dugu, "CarlosArroces" enpresa arrakastagatik ezaguna. Gaur egun, etxeko arrozak banatzeko 18 denda baino gehiago ditu Espainian eta kalitatezko arrozak banatzen ditu beti enkarguz.

Gastrosession honek paella perfektuak prestatzeko osagaiak eta teknikak landuko ditu. Arrozak aukeratzea, osagaiak hautatzea eta zapore-potentzia lortzeko moduak izango dira ardatzak. Hau izango da prestatuko dugun menua: 

- 1. Platera: Oilasko-izterrondoa eta arroz saldatsua, lukainka freskoa, sasoiko perretxikoak, babarrun berdeak, orburuak (azokaren arabera) eta babarrun zuriak
- 2. Platera: Arroz lehorra, arroka arrain-salda, ñorazko sofritaa, baratxuriak (azokaren arabera) eta ganbak.

Prestatzen den menua partehartzaileen afaria izango da.

19 partaide gehienez, bazkideek lehentasuna dute.

Prezioa, bazkideak 20 € (klasea eta afaria barne. Edariak ez dira sartzen). Bazkide ez direnak: 30 €.

Beharrezkoa da aldez aurretik Euskal Etxeko Administrazioan ordaintzea edo banku-transferentziaren egiaztagiria posta elektroniko bidez aurkeztea adm@eetxea.e.telefonica.net helbidean.

Izen emateak jasotako ordenean egingo dira.



« Maiatza 2024 »
 
 
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia