euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAren Batzar Nagusiak Asier Iriberri mardelplatatarra hautatu du erakundeko lehendakari berria

2024/04/30

Ezk. esk, atzean: S. Hustu, A. Veroli, E. Mocoroa, A.Iriberri, G. Canut, C. Miguelena, G. Allaria, I.  Ederra, M. Juarez, erdian: K. Zubillaga, A. Erausquin, M. Mendizabal, aurrean: L. Villa, E. Bilbao, A. Anitua, L. Etcheverry, M. Castillón
Ezk. esk, atzean: S. Hustu, A. Veroli, E. Mocoroa, A.Iriberri, G. Canut, C. Miguelena, G. Allaria, I. Ederra, M. Juarez, erdian: K. Zubillaga, A. Erausquin, M. Mendizabal, aurrean: L. Villa, E. Bilbao, A. Anitua, L. Etcheverry, M. Castillón

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Joan den larunbatean, apirilaren 27an, Laurak Bat Euskal Etxea izan zen beste behin FEVAren Ohiko Batzar Nagusiaren gertaleku. Bildutakoek 2023ko ekitaldiaren memoria eta balantzea onartu eta agintari berriak aukeratu zituzten. Zerrenda bakarraren onarpenaren ondorioz, eta aurreikus zitekeenez, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Asier Iriberri Plazaola hautatu zuten FEVAko lehendakari berria. Batzarra amaitu ondoren, Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagolaren bisita jaso zuten. Lehendakari berria zoriondu ostean, martxan dauden programa eta etorkizuneko proiektuen garapenaz aritu zen. Ondoren, Argentinako Euskal Etxeetako euskara erreferenteen bilera egin zuten.

 
FEVAko lehendakari berri Asier Iriberri Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagolarekin

"Egungo FEVAk ia 100 euskal elkarte biltzen ditu, erakunde federala eta plurala da, Argentinan bezala. Oso pozik nago, oso ondratuta, baina gauza guztien gainetik, guztiz harro FEVA honen buru izateko aukera izateaz ", adierazi dio Asier Iriberri presidente berriak EuskalKultura,eus-i. Jaiotzetik izan da Denak Bat Euskal Etxeko bazkide. Urtebeterekin eszenatokira igo zuten dantza egitera eta geroztik ez da urrundu. “Beti Alai” taldeko partaide izan zen, dantzari eta gero zuzendari, eta Euskal Etxeko lehendakari ere 2016tik 2022ra. Euskarari buruz galdetuta, "Nire amamarekin dudan zorra" dela aitortu du, "umetan beti euskaraz egiten zidan, aitona-amonek beti euskaraz egiten baitzuten euren artean", esan digu.

Argentinan Euskaraz: euskara erreferenteen bilera

Euskara erreferenteen bilera modalitate hibridoan egin zen, bertaratzea eta online parte-hartzea uztartuz, zoom plataformaren bidez. Partaidetza handia izan zuen, eta Argentinan Euskaraz programaren 2024ko jarduera-planari buruzko gaiak jorratu ziren. Euskara zeharka zabaltzen laguntzeko asmoz, Etxepare Institutuak argitaratu berri duen "Euskal dantzan murgiltzeko oinarrizko gida" hainbat ale banatu zituzten.

FEVAko Zuzendaritza Batzorde berritua:

- Lehendakari: Asier Iriberri Plazaola (kargu pertsonala – Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea)
- Lehendakariorde lehena: María Aránzazu Anitua (kargu pertsonala – Buenos Airesko Laurak Bat )
- Lehendakariorde bigarrena: Carlos Alberto Miguelena (kargu pertsonala – Pergaminoko Lagun Onak)
- Idazkari: Elba Lydia Mocoroa (kargu pertsonala – Córdobako Gerora Elkartea)
- Diruzain: Ignacio Ederra (kargu pertsonala, Bahía Blancako Unión Vasca

- Batzordekide: ­Olavarriako Gure Etxe MaiteaTitularra: María Susana Mendizabal
Ordezkoa: Pablo Bernardino Ormazabal 
- Batzordekide: Tandilgo Gure Etxea Titularra: Marcos Castillón
Ordezkoa: Marcos Juarez 
- Batzordekide: Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Titularra: Esteban José Bilbao Menendez
Ordezkoa: Laureano Edgard Villa Zabaleta
- Batzordekide: Necocheako Euzko Etxea Titularra: Cristina Inés Zubillaga
Ordezkoa: Iñaki Bilbao
- Batzordekide: Maipúko Anaitasuna Titularra: Laura María Etcheverry
Ordezkoa: Alicia Beatriz Ithurrart 
- Batzordekide: San Nicoláseko Euzkal Etxea Titularra: Ana María Erausquin
Ordezkoa: Sebastián Hustu
- Batzordekide: Chacabucoko Guillermo Larregui Titularra:  Pablo Martín Pavesa
Ordezkoa: Juan Cruz Zubeldia
- Batzordekide: Rosarioko Zazpirak Bat Titularra: Guillermo Fernando Canut
Ordezkoa:  Sebastián Larraza

- Kontu ikuskatzailea: Javier Ezequiel Salvarredi - Centro Vasco Denak Bat - Mendoza
- Kontu ikuskatzailea: Antonela Mujica Veroli – Euzko Alkartasuna - Macachin
-​ Kontu ikuskatzailea: Gabriela Susana Allaria - Baskos de la Confluencia – Neuquén

Ohorezko epaimahaikide titularrak:
- Hugo Andiazabal – Juningo Arbola Bat
- Xabier Olaizola – Buenos Airesko Laurak Bat
- Carlos Sosa – Bahía Blancako Unión Vasca

Ohorezko epaimahaikide ordezkoak:
- Felipe Ernesto Muguerza – Necocheako Euzko Etxea
- Juan Pedro de Erquiaga – Buenos Airesko Laurak Bat
- Miguel Julián Ezquerro – Buenos Airesko Laurak Bat



Komentarioak

  • Zorionak eta aurrera!

    Zorionak!
    Besarkada Mila Brasildik!
    Aupa FEVA! Eta aurrera Argentina!

    Oskar de Goitia-Durana (São Paulo, Brasil), 2024/05/01 03:49

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia