euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Gernikako bonbardaketa oroituko da aurten euskaldunen standean, Buenos Airesko Liburu Azokan

2010/04/16

FEVA eta Juan de Garay-ren standa Buenos Airesko Liburu Azokan (argazkia EuskalKultura.com) '200 urtetako istorioak liburuekin ospatu' da aurtengo Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren leloa. Izenburu honek 1810ean Argentinan gertatutako iraultza eta honek sortarazi zituen historia eta istorioei egiten die erreferentzia. Azken hiru urteotan legez, FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak elkarrekin ipiniko dute standa, eta bertan ere historia oroituko da, Euskal Herrikoa baina. Bi erakundeen azokarako egitarauan leku berezia izango du Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren omenaldiak eta, beraz, apirilaren 25 eta 26an dantza eta musika erskutsiko dira standean bertan. Horretaz gain, “Garay, primer urbanista y Don Juan y Don Pedro” eta “Humor Vasco” liburuak aurkeztuko dira eta euskarari zein euskal kulturari buruzko hainbat material ikusgai eta salgai egongo da. Azokak aurtengoan apirilaren 22tik maiatzaren 10era bitartean irekiko dizkie ateak bisitariei. Euskal standaren zenbakia 2418/20, azokako aretoaren pabilioi horian.

Euskal erbestea eta 1936-46 tartea aztergai aste honetan Renoko Euskal Ikasketa Zentroaren IX. Hitzaldian

2010/04/13

IX. Hitzaldi hau iragartzen duen afixa 1936-46ko euskal erbestea, gerla denbora, justizia eta eguneroko bizimodua aztertuko ditu datorren ostegun eta ostiralean Estatu Batuetan, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (CBS) Renon egingo duen IX. Hitzaldian. Europako eta Estatu Batuetako hamabost bat aditu partaide, bi eguneko hitzordu akademiko hau CBSko aurtengo 'Douglass Distinguished Scholar' den --eta beraz aurten Renon ikerle/irakasle ari den-- Santiago de Pablo EHUko euskal historialaria eta Sandra Ott CBSko zuzendarikide eta Ipar Euskal Herriko historia garaikidean aditu dena koordinatzaile gauzatuko da. Emaitzekin liburua emango du argitara Renoko CBSek eta Estatu Batuetako bostehun bat unibertsitate eta zentro akademikotan banatuko.

"Euskaldunen berri, euren historia, egitatea eta AEBekiko partaidetza azaltzea dira ekimenaren helburuak"

2010/02/05

Ellis Island-eko turisten sarrera “Begibistan ezkutatuta: euskaldunak” , bihar New Yorkeko Ellis Island-en inauguratuko den erakusketak euskaldunek munduan zehar izan duten eragina nahi du erakutsi. Ekimenak, Euskal Herritik Estatu Batuetara alde egin zuten euskal herritarren bizipenak helarazi nahi dizkio bisitariari. New York-eko Ellis Island museoan egongo da zabalik bihartik, otsailaren 6tik, apiriliaren 6ra arte. Hizkuntza, ohiturak eta euskaldunen baloreak aurkeztea eta Estatu Batuetara pasatzeko izan zituzten arrazoiak azaltzea da erakusketaren helburua. Euskal herritarrek munduan zehar izan duten eragina azaldu nahi die hurbilduko zaizkion bisitariei.

Lolis Barquin euskal erbesteratuaren bizitza Argentinako La Nacion egunkariak artikulu batera bildu legez

2009/09/24

Dolores Barquin (argazkia LaNacion) Dolores Barquin Areetan jaio zen. Gerra garaian beste haur asko bezala, etxetik atera behar izan zuen, Belgikan bukatzeko. Bertan familia batek jasoa izan zuen baina ahal bezain laster eta momentu latz askoren ondorioz gurasoek bere seme-alabak Argentinara eramatea lortu zuten. 1942. urtean iritsi zen bertara. Emakume honen istorioa bildu du Jorge Fernandez Diaz kazetariak La Nacion egunkarian. Berak entzun eta Dolores Barquinen bizitzaren bertsioa eman du, hona ekarri duguna.

Heldu eta txikientzako lehiaketa eta jarduerak deitu ditu Bahia Blancako Euskal Etxeak Euskal Asteari begira

2009/09/17

2007ko Euskal Asteko lehiaketa bateko irabazleak (argazkia EuskalKultura.com) Hamarkada bat pasa ondoren, Euskal Astea Bahia Blancara itzuliko da aurten eta Argentinako euskaldun-argentinar guztiak biltzen dituen jai honen antolakuntza bertako Union Vasca Euskal Etxearen esku egongo da. Urriaren azken asteburuan Buenos Aires probintziako hiri honetara bertaratzen direnek Euskal Herriko kulturaz gozatzeko aukera izango dute, musikan, dantzan, artean eta beste zenbait arlotan ere. Union Vascak eta FEVAK bultzatutako lehiaketak eta jarduerak abian daude jadanik. Artikulu honetan horien berri zehatz ematen dizugu. Gogoan hartzeko gauza garrantzitsu bat epearena da: lehiaketa guztietan irailaren 26an bukatuko da, esan nahi baita datorren asteko larunbatean.

AEBetako TV saio batek Gernikako bonbardaketa gogoratu du lekuko izan zen Mari Carmen Egurrolarekin

2009/05/08

Mari Carmen Egurrola Totorica, elkarrizketaren une batean (argazkia democracynow.org) Mari Carmen Egurrola Totorica Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen apenas bost urteko neskatila zenean, eta orain, bizileku duen Boiseko bere etxetik, sarraski hartako 1.600 hildakoei ahotsa jarri die, Democracy Now! telebista eta irrati saioak bonbardaketaren 72. urteurrena dela eta egindako erreportaian. Programa hau Estatu Batuetako 750 irrati eta telebista estaziotan emititzen da. Egurrolarekin batera Patty Miller, Boiseko Basque Museum & Cultural Center-eko zuzendaria ere hizlari izan zen, estatubatuarrei bertan gertatu zena eta bertatik atera beharreko ikasgaiak aipatuz [elkarrizketaren bideoa ingelesez].

Argentinako Eusko Alderdi Jeltzalearen lurraldez kanpoko batzarrak bloga plazaratu du

2009/05/06

Argentinako Eusko Alderdi Jeltzaleko bloga Argentinako Eusko Alderdi Jeltzaleak bloga estreinatu du. Alderdiari dagozkion informazio eta iruzkinak dira bertako elikagai behinena. Blogaren lehenengo sarrera, EAJ-PNVren mendeurrenaren aldarrikapena da, bigarrenak Sabino Aranaren biografia azaltzen du, hirugarrenak 2009ko Aberri Eguneko agiria biltzen, 'Euskadi gure aberri bakarra' izenpean, laugarrenak alderdiaren historia argentinarra aipatzen du (1911), eta ondokoek Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak, Gernikako bonbardaketaren 72. urteurrena eta, azkenak, Iñaki Aguirre, orain arte Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkari nagusia izan denaren despedida. Albo batean, Argentina Buru Batzarreko kide direnen izenak ere jasotzen ditu.

Chascomuseko neska-mutilen marrazkiek bakearen aldeko mezua zabaldu zuten Gernika gogoratuz

2009/04/30

Zingirako Euskaldunak elkarteko gazteak lurrean botata marrazten (argazkia ChascomusEE) Chascomuseko Zingirako Euskaldunak elkarteak joan den apirilaren 25ean Gernikako bonbardaketaren biktimen omenezko ekitaldia egin zuen, gertaera latz honen 72. urteurrena zela eta. Ekitaldia Buenos Aires probintziako hiri honetan dagoen Gernikako Arbolaren Kimuaren aurrean egin zen eta elkarteko neska-mutilak izan ziren protagonista. Gazteak gogotsu aritu ziren gaiari buruzko marrazkiak egiten, horrela bakearen aldeko eta guden aurkako mezua zabaldu nahian.

Zingirako Euskaldunak-ek Gernikako biktimak gogoratu eta Maialen Azkue irakasleari ongi etorria egin zion

2009/04/28

Maialen Azkue irakaslea (erdian, eserita) Zingirako Euskaldunakeko gazteekin (argazkia ChascomusEE) Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, kultur ekitaldi ugari egiten darrai eta apirila hilabete bizi-bizia izan da bertan. Hasteko, 10ean elkarteak Maialen Azkue euskara irakaslea hartu zuen. Azkue zizurkildarra da eta aurten La Platako Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura lektoregoaz arduratzen da. Hilaren 18an, bestalde, elkarteko euskal dantza klaseak abian jarri ziren eta azkenik joan den larunbatean, apirilaren 25ean, euskal etxeak Gernikako bonbardaketaren biktimak gogoan izan zituen ekitaldi hunkigarrian.

Euskal Erria gunearen inaugurazioa, Gernikako bonbardaketaren urteurreneko ekitaldien barruan

2009/04/27


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia